Tokioko Museo Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tokioko Museo Nazionala
Tokyo National Museum, Honkan 2010.jpg
Museoko Honkan eraikina
Tokioko Museo Nazionala hemen kokatua: Tokio
Tokioko Museo Nazionala
Tokioko Museo Nazionala
Tokioko Museo Nazionala (Tokio)
Berezko izena 東京国立博物館
Koordenatuak 35° 43′ 08″ N, 139° 46′ 33″ E / 35.718889°N,139.775833°E / 35.718889; 139.775833Koordenatuak: 35° 43′ 08″ N, 139° 46′ 33″ E / 35.718889°N,139.775833°E / 35.718889; 139.775833
Herrialdea  Japonia
Hiria Tokio
Irekitze data 1872
Webgunea http://www.tnm.jp


Tokioko Museo Nazionala (東京国立博物館 Tōkyō Kokuritsu Hakubutsukan?) Tokioko museorik garrantzitsuena da eta Japoniako handiena. Ueno parkearen ipar-ekialdean dago beste hainbat museorekin batera.

Museoak Asiako eta batez ere Japoniako arte eta arkeologia bilduma handia dauka, 110.000 objetutik gora, hauetatik 87 Japoniako Altxor Nazional izendaturik daude.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1872an sortu zen eta 1882an ezarri zen gaur egungo lekuan. 1945eko bonbaketetan baino ez da egon itxita. 1947an Hezkuntza Ministerioaren esku gelditu zen.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost eraikinek osatzen dute museoa.

Honkan (本館?) eraikin nagusia da eta lehenengo eraiki zena. Bi solairu ditu. Jōmon Aroko buztinezko irudiak, kaligrafia, tea prestatzeko tresneria, samuraien armadura eta ezpatak, no eta kabuki antzerki tradizionaletako jantziak eta beste hainbat objetu ikus daitezke.

Tōyōkan (東洋館?) Asiari dedikaturiko eraikin hau 1968an inauguratu zen. Hiru solairu ditu espiralean kokaturik. Txina eta Koreako objetuak nagusi badira ere, Indotxina, India, Ekialde Hurbila eta Egiptoko arkeologia ere badu.

Heiseikan (平成館?) Japoniako aurkikuntza arkeologikoak dituen eraikina da, Honkan eraikinetik ateratzen den korridore batek eramaten du bertara. 1999an ireki zen. Jōmon Aroko zeramika da nagusi, K.a. 10.000-7.000 urte arteko objetuak dira.

Hyōkeikan (表慶館?) Meiji printzearen (gero Taishō enperadorea izango zena) ezkontza omentzeko 1909an inauguratu zen eraikinak XX mende hasierako mendebalde-estiloko artelanak ditu.

Hōryū-ji Hōmotsukan (法隆寺宝物館?) 1878an Horyu-ji tenplo budistak Enperadoreari emandako objetuak erakusten dituen eraikina da. 1999an inauguratu zuten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tokioko Museo Nazionala Aldatu lotura Wikidatan