Jon Aitor Esnaola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jon Aitor Esnaola
Bizitza
JaiotzaLegorreta, ?
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraknekazaria eta segalaria

Jon Aitor Esnaola Dorronsoro legorretar trontzalari eta segalaria da. Legorretako Olalde baserrian jaioa, Igor Esnaola bere anaiarekin bikotea osatuz Gipuzkoako Trontza Txapelketako irabazlea 2007., 2008. eta 2009. urteetan. Gipuzkoako Herri Kirol Federazioko lehendakaria ere izan da. Artzaina eta ardi gazten egilea da ogibidez.

1999ko udal hauteskundeetan Euskal Herritarrok alderdiko zerrendakide izan zen, Gaztelun (Gipuzkoa). 2011ko apirilaren 12an, Guardia Zibilak atxilotu egin zuen bere baserrian, ETA erakundeko kideentzat 850 kilo lehergai, detonagailuak eta ETAren informazioa gordetzea leporatuta.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]