Trontza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bi trontzalari jardunean.
Trontzalariak Bilbo hiriko Zazpi Kaleetan.

Trontza bi helduleku dituen trontza edo arpan izeneko zerra motarekin egiten den herri kirola da. Lurretik 45 eta 50 zentimetro altuera artean dagoen etzandako enborra ebakitzean datza. Bi kirolari jarduten direnez, bien artean koordinatu behar dira trontzaren alde batetik edo bestetik tira egiteko. Trontzan diharduenari trontzalari edo arpanlari deritzo.

Mozketaren ondorioz lortutako trontzak osorik atera behar dira, epaileek horiek baliozkotzat emateko. Gizonezkoek guztira 22 ebakidura egin behar dituzte, eta emakumezkoek, berriz, 10. Lasterren ebakitzen duen bikotea da garailea.

Herri kirol hau Pirinioetako mendi-herrietan egiten da gehienbat.

Eskuarki neskek 10 mozketa egiten dute, eta mutilek 22.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Trontza Aldatu lotura Wikidatan