Gaztelu (Gipuzkoa)
- Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaztelu (argipena)».
| Gaztelu | |||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Administrazioa | |||||||||||
| Estatua | Espainia | ||||||||||
| Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
| Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
| Eskualdea | Tolosaldea | ||||||||||
| Izen ofiziala | Gaztelu | ||||||||||
| Alkatea | Eider Olazar | ||||||||||
| Posta kodea | 20491 | ||||||||||
| INE kodea | 20907 | ||||||||||
| Herritarra | gazteluar | ||||||||||
| Kokapena | |||||||||||
| Koordenatuak | 43°06′59″N 2°01′22″W / 43.1164°N 2.0228°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
| Azalera | 9,15 km² | ||||||||||
| Garaiera | 462 | ||||||||||
| Distantzia | 32 km Donostiara | ||||||||||
| Demografia | |||||||||||
| Biztanleria | 171 (2025: | ||||||||||
| |||||||||||
| Dentsitatea | 0,19 bizt/km² | ||||||||||
| Hazkundea (2003-2013)[1] | |||||||||||
| Zahartze tasa[1] | % 22,99 | ||||||||||
| Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 121,21 | ||||||||||
| Ekonomia | |||||||||||
| Jarduera tasa[1] | % 80 (2011) | ||||||||||
| Genero desoreka[1] | % -12,5 (2011) | ||||||||||
| Langabezia erregistratua[1] | % 7,06 (2013) | ||||||||||
| Euskara | |||||||||||
| Euskaldunak[2] | % 91.02 + % 2.4 hartzaile (2021) | ||||||||||
| Etxeko erabilera[3] | % 85.63 (2021) | ||||||||||
| Datu gehigarriak | |||||||||||
| Sorrera | 1995 Leaburu-Gaztelutik banaketa | ||||||||||
| Webgunea | Gaztelu.eus | ||||||||||
Gaztelu Gipuzkoako ekialdean, Tolosaldean dagoen landa-udalerri txiki eta euskalduna da.
Nafarroako mugan egonda, historian zehar hainbat liskar eduki izan ditu, izan ere herriaren izenak iraganaldi militar hori iradokitzen du.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean Belauntza eta Elduain, hegoaldean Orexa eta Lizartza, ekialdean Berastegi eta mendebaldean Leaburu mugakide ditu.
Bestela, bi barrendegi txiki ditu Leitzaldeko (Nafarroa) mugan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1374 urtean Tolosa herriari lotu zitzaion, erasoetatik nolabaiteko babesa lortzearren. Arriskua igarota, 1845 urtean banandu eta alkatea lortu zuen. 1966 urtean Leabururekin batu eta Leaburu-Gaztelu udalerria osatu zuen. Biztanleen eskaerei erantzunez, 1995 urtean berriro banandu eta udalerria osatu zuen.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019an zituen 166 biztanleetatik %21,08k 65 urte edo gehiago zituen, eta atzerrian jaiotakoak %4,22 ziren.[4]
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017an honela banatzen ziren sektoreak: lehen sektorea %18,2. Bigarren sektorea %1,5. Hirugarren sektorea %68,7. Eraikuntza %11,6.[4]
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduk 57 boto lortu zituen (4 zinegotzi) eta independenteek (Udaberri Taldea)[5] 38 boto (zinegotzi 1).[6] Gari Aranzabal izendatu zuten alkate.[7]
2019ko udal hauteskundeetan EH Bilduk 42 boto lortu zituen.[6] Edurne Gartzia izendatu zuten alkate.[8]
2023ko udal hauteskundeetan EH Bilduk 55 boto lortu zituen.[9]
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazteluko euskara[13] gipuzkeraren aldaera da, eta Tolosaldeko euskara hain zuzen. Beterriko hizkerekin batera, Erdiguneko azpieuskalkia[14] osatzen du. 2016an herritarren %90,57 euskalduna zen.[4]
Ondasun nabariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Erregiñenea baserria kultura ondare publikotzat hartu du Eusko Jaurlaritzak.

Gazteluar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Juan Ignazio Goikoetxea Olaondo (1908-1983), euskal idazlea.
- Joxe Mari Aranalde (1933-2005), idazle, bertsozale eta euskaltzaina.
- Andoni Goikoetxea Gabirondo (1971-), segalaria.
- Eider Olazar (1982-), kazetari eta politikaria.
- Izaro Zubiria (1989-), albaitaria.
- Joxe Gabirondo. Segalaria. Euskal Herriko txapeldun izana.
- Mikel Aranalde. Segalaria. Euskal Herriko txapeldun izana.
- Andoni Zabala. Palista.
- Jon Goikoetxea.
- Arkaitz Gabirondo. Pilotaria.

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b c «Web Eustat. Datos Estadísticos de Gaztelu» www.eustat.eus (kontsulta data: 2020-04-12).
- ↑ «Udal hauteskundeak 2015 - Gaztelu - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (kontsulta data: 2020-04-12).
- ↑ a b www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-04-12).
- ↑ «Gari Aranzabal izango da alkate Gaztelun - Gaztelu» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2020-04-12).
- ↑ «Edurne Gartziak hartuko du alkate makila - Gaztelu» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2020-04-12).
- ↑ «Udal hauteskundeak 2023 - Gaztelu - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (kontsulta data: 2024-03-17).
- ↑ «Barriola Mintegiaga, Josefa Agustina - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-26).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-26).
- ↑ «Eskolan maistra erdaldunak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-26).
- ↑ «Gaztelu - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-05).
- ↑ «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-05).
