Jon Oria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jon Oria
Bizitza
JaiotzaLizarra1931ko martxoaren 21a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaTorrevieja2016ko maiatzaren 8a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta eskultorea

Jon Oria Oses (Lizarra, Nafarroa Garaia, 1931ko martxoaren 21a - Torrevieja, Alacanteko probintzia, 2016ko maiatzaren 8a) historialaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan bere jaioterritik aldenduta, Ingalaterrako Nottinghamgo Unibertsitatean graduatu zen, eta Cambridge eta Londreskoetan osatu zuen bere prestakuntza, haietan lortutako bekei esker.

Bere historialari-lana atzerrian garatu ostean, Alemanian eta Frantzian ere bizi izan zen. 1980ko hamarkadaren amaieran, osasun-arazoak zirela kausa, Alacanteko Torreviejan hartu zuen bizilekua. 1981ean Londresen aurkeztutako Mysticism in the Work of Marguerite de Navarra (1492-1549) doktorego-tesiaz gain, arteari eta historiari buruzko liburu ugari eman zituen argitara, besteak beste Plato and Renaissance eta Picture Dictionary in Spanish (1984), Visión anglosajona del pueblo vasco (1991), Últimos Reyes de Navarra eta Navarra es una colonia española y francesa (1994). Artegintzan ere ibili zen, gehienbat eskulturan, eta pintura eta zeramika ere landu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]