José Cadalso
Itxura
José Cadalso | |
---|---|
(1855) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Cadalso |
Jaiotza | Cádiz, 1741eko urriaren 8a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Gibraltar, 1782ko otsailaren 26a (40 urte) |
Hobiratze lekua | Iglesia de Santa María La Coronada (en) |
Heriotza modua | : borrokan hilda |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, ofizierra eta poeta |
Genero artistikoa | antzerkia olerkigintza Prosa |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | koronel |
Parte hartutako gatazkak | Great Siege of Gibraltar (en) |
José Cadalso (Cádiz, 1741eko urriaren 8a - Gibraltar, 1782ko otsailaren 26a) espainiar idazle eta militarra izan zen. Komandante izatera iritsi zen. 1771. urtean Sancho García tragedia eman zuen argitara. Bereak dira, halaber, Numancia tragedia, Los eruditos a la violeta (satira, 1772). Cadalsoren ospea, hil ondoren argitaratu ziren Cartas marruecas (1789) eta Noches lúgubres lanei zor zaie. Lehenengoan, kritika zorrotzak egin zizkien Espainiari eta espainiarrei. Bigarrena, aldiz, itxaropenik gabeko maitasun-olerkiek osatzen dute; arrakasta handia izan zuten erromantiko gazteen artean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Cadalso |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.