José Casado del Alisal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
José Casado del Alisal
José Casado del Alisal, en La Ilustración Española y Americana.jpg
Bizitza
Jaiotza Villada1832ko martxoaren 24a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1886ko urriaren 9a (54 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Jasotako sariak
Kidetza San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Genero artistikoa erretratua

José Casado del Alisal (Villada, Palentzia, 1830- Madril, 1886ko urriaren 8a), margolari espainiar bat izan zen.

Palentziako Arte eta Lanbideen Eskolan eta San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian prestatu zen, non Federico Madrazoren zuzendaritzapean ikasi zuen. 1855ean, bere Lazaroren berpiztea izeneko margolanagatik, Erromara joateko beka bat lortu zuen; ondoren, Parisen ikasi zuen 1861etik aurrera. 1860ko erakusketa nazionalean (Fernando IV.a Gaztela eta Leongoaren azken uneak margolanagatik) eta 1864koan (Bailengo errendizioagatik), dominak lortu zituen. Erromako Espainiar Akademiako zuzendaria eta San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako kidea izan zen.

Bereziki, gai historikoei buruzko margolanak egin zituen. Honela, bere garaiko klase altuko pertsona ugariren erretratuak egin zituen, Espartero, Elisabet II.a Espainiakoa, Alfontso XII.a Espainiakoa, Emilio Castelar etab... kasu. Baina, batez ere, XIX. mendearen bigarren erdi osoan nagusi den margolaritza joera bateko margolari bereizgarria da: "Historiako margolaritza" edo "errealismo erretrospektiboa" da, errealismoz, iragan historikoan gertaturiko gertaerak irudikatzen saiatzen den heinean.

Gainera, generoko margolan batzuk ere egin zituen, Dama frantziar baten erretratua kasu.

Bere estiloa, nolabait, hotza da, akademizismoa eta erromantizismoko idealak uztartu guran.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lazaroren berpiztea (1855)
  • Fernando IV.a Kokatuaren azken uneak (1860)
  • Huescako kanpaia (1880)
  • Bailenen errendizioa edo Bailenen kapitulazioa (1864, Pradoko Museoan), Diego Velazquezenganako erreferentzia argiak dituen historia margo tipikoa. "Errealismo erretrospektibo"ko generoaren bereizgarria da: tamaina handia, Velazquezek erabiltzen zuenaren bezalako argia, pertsonaietan jokaera ezberdinak eta benetakotasun orokor nabari bat.
  • Cadizko gorteen zina
  • Clavijoko gudua
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Casado del Alisal Aldatu lotura Wikidatan