José María Acuña López
José María Acuña López | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Salcedo (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Vigo, 1991ko ekainaren 4a (88 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia Q48546711 ![]() |
Hizkuntzak | gaztelania galiziera |
Irakaslea(k) | Francisco Asorey (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Enplegatzailea(k) | Q48546711 ![]() Q48561771 ![]() |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
![]() |
José María Acuña López (Pontevedra, 1903ko apirilaren 4a - Vigo, 1991ko ekainaren 4a) galiziar eskultorea izan zen.
1920-1922 bitartean F. Asoreyren lantegian lan egin zuen, eta gero Pontevedrako Diputazioaren diru-laguntzarekin Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian ikasi zuen. Madrilen, Santiagon, Pontevedran eta Vigon erakutsi zituen bere lanak. Lan ugari egin zituen gaur desagerturik dagoen Pontecesuresko Cerámica Celta etxearentzat, beste galiziar artista handiekin batera: Castelao, Manuel Torres, Carlos Masside, Santiago Bonome. Akademizismoaren eta eredu galiziar herrikoien arteko nahasketak bereizten du Acuñaren estiloa. Lehen aipaturiko zeramikazko eskulturez gainera, aipagarriak dira brontzez egindako lanak ere: Hoxe comeredes (Gaur jango duzue), itsasoari lotutako arazoak agertzen dituena, De la fiesta (Festari buruz) kostunbrista, eta La carta del hijo (Semearen gutuna), emigrazioaren arazoa erakusten duena. Gerra Zibilaren ostean erretiratuta egon zen, harik eta 1972an berriro erakusketak egiten hasi zen arte. 1976an Eskulturako Sari Nazionala eskuratu zuen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José María Acuña López ![]() |