José María Martínez de las Rivas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
José María Martínez de las Rivas
Espainiako senataria

Bizitza
Jaiotza Bilbo, 1850
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Madril, 1913 (62/63 urte)
Jarduerak
Jarduerak enpresaburua eta politikaria

José María Martínez de las Rivas (Bilbo, Bizkaia, 1850 - Madril, Espainia, 1913) Bizkaiko ontzigintzaren, altzairugintzaren eta, oro har, industrializazioaren bultzatzailea izan zen. 1886. urtean San Francisco del Desierto enpresa erosi, eta Altos Hornos San Francisco labe garai bihurtu zuen. 1889an Astilleros del Nervión ontziolak sortu zituen beste enpresaburu batzuekin batera, eta ospe handiko ontziak egin zituzten (Okendo, Bizkaia, Infanta Maria Teresa). 1891. urtean diputatu kontserbadore hautatu zuten, eta 1899-1903 bitartean senatari. 1911. urteko Bizkaiko greban langileen alde agertu zen eta Ugazaben Elkartetik bota zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]