Jose Agustin Iparragirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Agustin Iparragirre
Bizitza
JaiotzaIdiazabal1794ko ekainaren 6a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 1850(e)ko hamarkada (55/65 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakgozogilea

Jose Agustin Iparragirre Aranburu (Idiazabal, Gipuzkoa, 1794ko ekainaren 6an - Madril, 185?), konfiteroa eta Jose Mari Iparragirre kantari ezagunaren aita izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idiazabalgo Nafarrasagasti Goena baserrian jaio zen. Bere gurasoak Miguel Ignacio Iparragirre Urreta eta Francisca Ignacia Aranburu ziren, eta anai arrebak, berriz: Josefa Ignacia (jaio eta gutxira hilko zena), Josefa Ignacia, Jose Maria, Jose Antonio, Josefa Joaquina, Maria Josefa eta Juana Francisca.

23 urte zituenerako Idiazabal utzi eta etxek kanpo bizitzera joan zen Jose Agustin. 1817ko uztailaren 14ean, Gabiriako parrokian ezkondu zen bera baino urtebete zaharragoan zen Gabiriako Txapartegi baserriko Francisca Manuela Balerdi Eskortarekin. Hasiera batean Txapartegin bizi izan zen bikote ezkonberria.

Denbora gutxira, Urretxun hartu zuten bizilekua. Kale Nagusiko 10. zenbakiko Alzola izeneko etxean. Baliteke, Urretxura bizitzera joan izanak, Nafarrasagastiko etxejabearekin zerikusiren bat izatea, izan ere, Idiazabalgo baserriaren jabeak Pedro Sasieta (1810 arte) eta gero Ignacio Sasieta Lasa (1850 arte) izan ziren.

Manuela eta Jose Agustinek ezkondu eta urte bete eskasera, 1818an, izan zuten lehen alaba. Maria Asensia izena jarri zioten, eta badirudi umetan hil zela. Bigarren semea, Jose Mari izan zen, 1820ko abuztuaren 12an jaioa eta gerora ospetsua izango zena, eta azkenik, 1822an, Felipe Santos izan zen bikotearen azken semea.

Konfiteroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ofizioa non ikasi zuen ez da ezagutzen, baina, konfiteri bat jarri zuen Urretxuko Alzola etxe azpiko lokalean.

“Iparragirre’tar Jose Agustin gozogiña zan, eta bera bizi zan etxeko beebarruan eukan dendea”. (L. Castresana, 1971). “Xokolate, pastiza edo karameluak egin eta salduaz sortzen zen familia hartan egun oroko ogia”. (J. Setien).

XIX. mende hasierako Urretxu hura 600 biztanleko herri txiki baino ez zen. Dena den, Madril eta Europa arteko bide nagusia bertatik pasatzen zen, eta soldadu, merkatari eta handikientzat ohiko igarobidea zen hura. Ibiltarientzako hiru ostatu zeuden. Negoziotarako leku aproposa. Iparragirre Balerdi familiaren ekonomiari buruzko datu zehatzi ez dago.

“Badirudi ez zutela estuasun handiegirik pairatu, nahiz eta aberats izatea zer den inoiz jakin ez. Adibidez, badakigu 1820an Jose Mariaren aitak lur-sail handi samar bat erosi zuela, edota 1823an oliba-olioaren eta pattarraren Urretxuko horniketa bere esku egotea lortu zuela”. (J. Gabiria, 2001).

Gasteizko etapa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1825an bost urte zituen Jose Mari semea, Idiazabala, bidali zuten ikastera. Jose Antonio anaia eta irakaslerengana. Honek erakutsiko zizkion gero kantari ezagun izango zenari gazteleraz irakurri eta idazten, historia eta baita geografia ere.

Naparrasagasti Goena baserrian bizi den Jose Antonio Iparragirre osabarengana. Biografro askok gizon hau Zeraingo irakasle zela aipatzen dute, baina, Iparragirreren adiskide izandako Nicolas Soraluzeren hitzei kasu eginez, osaba hura Idiazabalgo eskolako maisua zela ondoriozta daiteke. (J. Gabiria, 2001).

1830ean, familia Gasteiza joan zen bizitzera arreba baten etxera. Juana Francisca Iparragirre Aranburu eta Andres Martinez de Ordoñanaren etxera hain zuzen ere. Jose Mari, seme zaharrenak, Idiazabalen jarraitu zuen osabarenean. Gasteizan joan eta bi urtetara eraman zuten Jose Mari semea Idiazabaldik Arabako hiriburura. Kantariak berak, ia zahartuta Ameriketan gogora ekarri zuenez.

“1832’garren urtean, nire gurasoak Gazteiz’era eraman ninduten, Campillo’n Latin ikastera”.

Urte bat geroago, atzera, Urretxura itzuli ziren Iparragirre Balerditarrak. Semeak oraingoan, gurasoen etxean bizitzen jarraitu zuen.

“Jose Mari barriro etxekoakaz geratzen da, gurasoen denda-usaiña artzen dau eta erriko umeakaz jolas egiten”. (L. Castresana, 1971)

Madrilgo etapa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Negozio kontuak zirela eta, edo akaso politika arrazoiengatik Urretxu utzi eta 1833 inguruan, familia guztia Madrila joan zen. Baliteke ordurako beste Iparragirretarren bat ere han aurretik bizi izatea, eta haien babespean joan izana.

Lehen Gerra Karlista piztu zen eta zalantzarik gabe politikan garai nahasiak ziren. Jose Agustinek, Madrilen bizi arren, oso gertutik jarraitzen zituen Euskal Herritik iristen zitzaizkion albisteak eta politika kontuak. Jose Mari semeak ere aitaren grinaren eragina izan zuen.

El padre de José Maria se pronuncia carlista. El entusiasmo por la política de su padre se refleja en el juvenil hijo. Cuando estos acontecimientos suceden, Jose María se encuentra en plena pubertad y esto unido a su espíritu inquieto, ya en germen de romanticismo bohemio, hace que sienta pasión más por las circunstancias que por los libros”.

Madrilen konfiteri berri bat zabaldu zuen.

Heriotzaren data zehatzik ez da ezagutzen. 1850eko Madrilgo erroldan ez da ageri, eta 1857ko ezkontza dokumentu batean ordurako hilda zegoela esaten da.