Jose Luis Olaetxea Albistur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Luis Olaetxea Albistur
Bizitza
JaiotzaLesaka1932ko martxoaren 10a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaLleida2021eko urtarrilaren 25a (88 urte)
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakapaiza, organista eta musikaria

Jose Luis Olaetxea Albistur[1] (Lesaka, Nafarroa Garaia, 1932ko martxoaren 10a - Lleida, Katalunia, 2021eko urtarrilaren 25a) apaiz, organista eta musikaria izan zen.

Ogibidez medikua zen Diego Olaetxea eta Maria Luisa Albisturren semea, jaio eta hurrengo egunean bataiatu zuten herriko San Martin parrokian. Gazterik Iruñeko Seminarioan sartu zen eta bertan egin zituen ikasketak 1943 eta 1955 artean, urte hartako ekainaren 26an Enrique Delgado Gómez gotzainaren eskutik apaizgoa jaso zuen arte.

1955 eta 1959 artean Etxalarreko parrokiako apaiz lagunkide eta organista moduan aritu zen azken urte hartan Alemaniara bidali zutelarik musika ikasketak egitera. 1962an, ikasketak amaitu ondoren, Tafallako parrokiako organista izendatu zuten eta bertan egon zen urtebetez 1963ra arte.

Musikari eta organista trebea izanik, 1963an oposaketa bidez Lleidako Katedraleko kapera-maisu postua lortu zuen honek zekarren kalonje postuarekin batera. Orduezkeroztik eta 2002.urtean erretiroa hartu zuen arte konposizioan eta moldaketan aritu zen, nagusiki musika korala eta organoarentzako musika landu zituelarik. Kataluniako musika herrikoia bildu, moldatu eta euskara itzuli zuen maiz, bai eta olerkari mistikoen lanei musika jarri ere, kulturako musika idaztearekin batera.

Erretiroa hartu zuenetik katedraleko organo-jole moduan aritu zen.

Rafael Olaetxea Albistur, josulagun eta historialariaren anaia zen, bai eta Candido Albistur Iturria musikariaren senidea ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Katalanez) Martín, Miguel Angel. (2021-01-26). «Ha mort mossèn José Luis Olaechea Albístur» www.bisbatlleida.org (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.