Jose Manuel Manzisidor
Jose Manuel Manzisidor | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zumaia, 1964ko urtarrilaren 12a (60 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Izengoitia(k) | Budy |
Jose Manuel Manzisidor Olaizola “Budy” (Zumaia, 1964ko urtarrilaren 12a) gipuzkoar idazlea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzeko unean arazoak izan zituen eta ondorioz garun-perlesia sufritu zuen. Gaixotasun horrek arazo larriak ekarri zizkion: hitz egiteko ahalmena galdu zuen, motrizitate aldetik oso kaltetuta gelditu zen… Egoera horretan urte haietan erabat mugatuta gelditzeko kondena bezalakoa zen. Miren Olaizolak, bere ama, erakutsitako indarrari esker espezialista desberdinek tratatu zuten eta beste haurrek antzeko bizitza eraman zuen. Bost urteekin ibiltzen ikasi zen. Hamahiru urteekin hiru gurpileko bizikleta bat erosi zioten eta horrek bere mugikortasuna dezente handitu zuen. Irakurtzen eta idazten ikasi zuen eta hori da bere komunikatzeko sistema alternatiboa, ortografikoa alegia. Eibarko eta Donostiako Aspacen egon zen. 1986an ONCE erakundean lanean hasi zen. Horri esker etxe propioa erosi zuen eta han hogei urte bakarrik bizi izan zen. Bidai zalea, 1986an furgoneta batean beste lagunekin batera Europan zehar ibili zen, 1987an Finlandian egon zen eta 1995an Atlas mendikatea asto baten gainean gurutzatu zuen. Adina aurrera ahala bere motrizitatea okertzen joan da eta, ondorioz, bizikleta aulki gurpildunarekin trukatu behar izan zuen. 2007an lanean ezintasunaren baxa hartu zuen. Geroztik Donostiako Iza zentroan bizi da. 2011an bere memoriak argitaratu zituen: Tengo paralisis cerebral pero no estoy enfermo (Garun-perlesia dut baina ez nago gaixorik).
Memoriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburu horretan muga fisiko handiak bizi izan ditu pertsona baten munduaren ikuspena eta iritziak ezagutu ditzakegu, bizitzan ezagututako oztopoak e.a. Memoria hauek sentimen handia erakusten dute. Jose Manuel Manzisidorrek idatzitako liburua hezkuntza bereziko langileentzat eta espezialistentzat interes handia dauka.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tengo paralisis cerebral pero no estoy enfermo. Jasone Osoro laguntzarekin idatzita. Bilbo: Berbak, 2011. ISBN 978-84-924-1398-0
- Garun paralisia daukat. Baina ez nago gaixorik. Itzulpena: Maia Ossa. Bilbo: Berbak, 2013. ISBN 978-84-15508-34-2.
- Iñaki Bidegain: Mar de arena. Zaragoza: Egido, 2006.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Liburua argitaratu zuen eginiko elkarrizketa.
- (Gaztelaniaz) Bere autobiografia.[Betiko hautsitako esteka]
- (Gaztelaniaz) Budyren bloga