Edukira joan

Jose Mari Arregi Laka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Mari Arregi Laka
Bizitza
JaiotzaBerriatua, 1934
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2020ko ekainaren 14a (85/86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria
Izengoitia(k)Altzu
Artikulu hau bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Joseba Arregi (argipena)».

Jose Mari Arregi Laka[1] (Berriatua, Bizkaia, 19342020ko ekainaren 14a), Altzu[1] izengoitiz ezaguna, bertsolaria izan zen.

Oso gazte hasi zen bertsotan, 17 urte besterik ez zituelarik. 1960koen hamarkadan hiru aldiz hartu zuen parte Bizkaiko txapelketan eta hiruretan finalista izan zen. 1980koen hamarkadaren hasieran Bertsolari Txapelketa Nagusian aritu zen eta 1989an plaza egiteari utzi zion.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]