Jose Maria Larrauri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jose Maria Larrauri
apezpiku katoliko

1970-11-04 -
Gasteizko Gotzaina


apezpiku tituludun


Elizbarrutia: Q759756 Itzuli
Apezpiku diozesiarra


Elizbarrutia: Gasteizko elizbarrutia
apezpiku laguntzaile


Elizbarrutia: Iruñea eta Tuterako artxidiozesia
Bizitza
Jaiotza Gasteiz1918ko martxoaren  4a
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza Gasteiz2008ko abenduaren  9a (90 urte)
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Jose Maria Larrauri Lafuente (Gasteiz, Araba, 1918ko martxoaren 4a - Gasteiz, Araba, 2008ko abenduaren 9a) Gasteizko gotzain emeritua zen. 1979tik 1995era arte Gasteizko gotzain izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko Florida kaleko eskola nazionaletan eta San Viator ikastetxean burutu zituen lehenengo ikasketak. Betidanik izan zuen harreman estua Eliza Katolikoarekin, gaztetan San Migel Parrokiako Gazte Elkartearen sortzaileetako bat izan baitzen. Ondoren Zuzenbide Zibila ikasten hasi zen eta banketxe batean egin zuen lan hainbat urtez.

1942an apaizgaitegian sartu eta 1948an apaiztu zen. Arabako zenbait herrietan parroko izan ondoren, 1950ean, Albacetera joan zen Tabera gotzainaren laguntzaile bezala. 1970ean, Iruñeko elizbarrutira joan zen Tabera kardinalari laguntzera.

1974an Espainiako Misio Lanen buru izendatu zuten, eta kargu horretan egon zen 1979ko martxoaren 30era arte, Gasteizko gotzain kargua hartu zuen arte. 1995eko irailaren 8an laga zion Gasteizko gotzain izateari.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Francisco Peralta Ballabriga
Gasteizko apezpikua
1979 - 1995
Ondorengoa
Miguel Jose Asurmendi Aramendia