Jose Ramon Zubillaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jose Ramon Zubillaga
Bizitza
Jaiotza Bedaio1891ko urtarrilaren 3a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Buenos Aires1975eko abenduaren 25a (84 urte)
Jarduerak
Jarduerak idazlea

Jose Ramon Zubillaga (Bedaio, 1891ko urtarrilaren 3a - Buenos Aires, Argentina, 1975eko abenduaren 25a) gipuzkoar idazlea izan zen. Euskal emigrantea Argentinan, han aberastu egin zen. Bere lan guztiak euskaraz idatzi zituen. Autodidakta zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaioterrian artzain eta arotz Tolosan ibili ondoren, Argentinara joan zen; Bahia Blancan esne salketan ibili zen. Handik Buenos Airesera jo zuen eta kafe-etxe bat hartu zuen. 37 urte zituelarik Mariana Saldubehere lapurtarrarekin ezkondu egin zen Urte batzuk geroago Beti Jai izeneko frontoia eta jatetxea eraiki zuen. 1964an autobiografia lan bat argitaratu zuen, Auspoa liburu sailean, Lardasketa izenburuarekin. Liburu horretako hitz laua herri literaturaren alorrean sartzen da bete-betean. 1972an Ekin argitaletxean Euskaldunak Argentinan saiakera plazaratu zuen. Bi liburu argitaratu gabe utzi zituen: Ene sorterria eta Aralarko lapurra.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]