Josefa García Segret

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josefa García Segret

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosefa García Segret
JaiotzaTui, 1900
Herrialdea Galizia
HeriotzaOleiros1986ko iraila (85/86 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Hipólito Gallego Camarero (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea

Josefa García Segret (Tuy, Galizia, 1900Oleiros, 1986) galiziar maistra sozialista izan zen, errepresio frankistaren biktima.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Concepción Segret-en eta Andrés Garcíaren alaba.[2]Hipólito Gallego Camarerorekin ezkondu zen. 1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpearen ondoren, abuztuaren 15ean atxilotu egin zuten. Tuyko espetxean bizia salbatu zuen José Abraldes auzitegiko medikuaren eta Darío Álvarez Blázquez doktorearen laguntzari esker. Lau hilabeteko haurdunaldia simulatu zuten, eta, ondoren, feturik gabeko abortua. Matxinadagatik epaitu zuten Vigon 1937ko urtarrilaren 7an, José Queizán Hermidak defendatu zuen eta heriotza-zigorra ezarri zioten. Zigorra betiereko kateaz kommutatu zitzaion, eta gero 6 urte eta egun bat 1944ko martxoan. Saturrarango kartzelan preso egon zen 1938ko otsailetik 1941eko urtarrilera, Palma de Mallorcakoan, 1941eko urtarrilaren 5etik 1943ko abuztuaren 8ra. Egun horretan, Saturraranera eraman zuten berriro, eta handik atera zen 1944ko martxoaren 22an. Kartzela utzi zuenean, Regojoko enpresa-taldean hasi zen lanean, eta Zamora, Redondela eta Vigon igaro zen haren bizitza.[3]

1982an, liburu autobiografiko bat argitaratu zuen, Abajo las dictaduras izenekoa, berak argitaratua. Hiru liburu ditu, espetxeetan hartu eta ezkutuan gorde diren apunteen bidez osatuak, baita bidalitako eta jasotako gutunez. Presoen bizitza oso modu zuzenean azaltzen da.[4]1976an amaitu zuen lana, baina 1982ra arte ez zeb argitaratu —une hartako inguruabarrak kontuan hartuta—.[5] Batez ere galegoz, bere ama-hizkuntzan, osatutako poemak ere biltzen ditu. Horrela, Todo cambea izenburupean, San Juan gaueko añorantzarekin, gerrak eragindako mina eta heriotza birsortzen ditu.[6]

1986an hil zen eta Redondelan lurperatu zuten.[7]

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garcíak kale bat du Pontepedriña auzoan, Santiagon.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. La Voz de Galicia, 4-9-1986, p. 32.
  2. «Asociación Salamanca Memoria y Justicia» salamancamemoriayjusticia.org.
  3. Imaxe da portada de Abajo las dictaduras!!
  4. Hernández Holgado, Fernando. (2007). «ABAJO LAS DICTADURAS: LAS CARTAS DE JOSEFA GARCÍA SEGRET» memória antifranquista del baix llobregat.
  5. Hernández Holgado, Fernando. (2015). [https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=5292078 «Juana Doña y el manantial de la memoria. Memorias de las cárceles franquistas de mujeres (1978-2007)»] Arenal.
  6. Martínez Aguirre, Rebeca. (2019). [https://accedacris.ulpgc.es/bitstream/10553/53998/2/VEG_19_15.pdf «Estrategias lingüístico-discursivas de la correspondencia femenina en reclusión»] Vegueta. Anuario de la Facultad de Geografía e Historia.
  7. La Voz de Galicia, 4-9-1986, p. 18.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]