Josep Guinovart

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Josep Guinovart
Josep Guinovart 2.jpg
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1927ko martxoaren 20a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Bartzelona2007ko abenduaren 12a (80 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Lanbidea
Lanbidea margolaria
Jasotako sariak

Josep Guinovart (Bartzelona, 1927ko martxoaren 20a - ib., 2007ko abenduaren 12a) kataluniar margolari, marrazkilari eta grabatzailea izan zen.

1948an egin zuen lehenengo erakusketa, Bartzelonako Syra galerietan. 1952an Parisen ikasketak sakontzen izan ondoren, muralak, antzerki-lanetarako dekorazioak, liburuetarako irudiak, kartelen diseinuak eta abar egiten hasi zen. Garai hartan egin zituen lanen artean, Lorcaren Bodas de Sangre obrarako eszenografia eta Salvat Papasseiten Poesies libururako irudiak dira aipagarrienetako batzuk. 1976tik aurrera grabatuak ere egin zituen. Harrezkero, Guinovartek erakusketa askotan parte hartu zuen, Espainian, Europan eta Estatu Batuetan. Haren obra aldi figuratibo jakingarri batetik abiatu zen, surrealisten eta kubisten eraginpean: Sorpresa (1951), Familia (1952). Gero, arte abstraktuak eta informalismoak perspektiba berriak zabaldu zituzten bere estetikan, eta esperimentuak egiten hasi zen, erretako egurrezko egiturak, zaborretara botatako objektuak, kutxak, estalki polikromoak, ikurrak eta abar erabiliz, artistaren adierazpen plastiko subjektiboaren eta bere ingurune bitalaren sinbolo, mamu eta kontraesanen artean halako elkarrizketa bat sortuz. Haren lanak museo askotan banatuta daude: Reina Sofía, Madril; Arte Modernoko Museoa, Bartzelona; Bilboko Arte Ederretako Museoa; Guggenheim Museum, New York; Museum of Modern Art, New York; Fine Arts Museum of Long Island, New York; Caixa de Pensions Fundazioa, Bartzelona.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josep Guinovart Aldatu lotura Wikidatan