Josep Vicent Egea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josep Vicent Egea
Bizitza
Izen osoa José Vicente Egea Insa
Jaiotza Cocentaina1961eko ekainaren 3a (59 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, orkestra zuzendaria eta musikologoa

Josep Vicent Egea Insa (Concentaina, Alacant, 1961eko ekainaren 3a -) Euskal Herriko musikagilea da, Alacanten jaioa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen ikasketak Donostiako Kontserbatorioan egin zituen, eta ondoren Londres eta New Yorken osatu zituen. Orkestra eta Abesbatza Zuzendaritza landu ditu gehienbat ikasketetan. Pablo Sarasate, Hilarion Eslaba eta Jesús Guridi Kontserbatorioetan eta Galiziako Goi Ikasketa Musikalen Eskolan irakasle izan da, eta Madrilgo Reina Sofía Musikako Goi Eskolan ikasketaburu aritu zen 1993. eta 1994. urteetan.

Pirinioetako Ganbera Taldearen zuzendari izan da, eta Espainiako Orkestra Nazionalarekin ere aritu izan da zuzendari-laguntzaile modura. Iruñeko Musikagile Taldearen sorkuntza-lanetan ibili da, Eusko Ikaskuntzako kide da, eta Iruñeko La Pamplonesa musika banda zuzendu du. Hainbat sari eskuratu ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]