Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Hilarion Eslaba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hilarion Eslaba
Hilarión Eslava.jpg
Bizitza
Jaiotza Burlata1807ko urriaren 21a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Madril1878ko uztailaren 23a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak musikagilea eta musikologoa
Genero artistikoa opera

Miguel Hilarion Eslaba Elizondo (Burlata, Nafarroa, 1807ko urriaren 21a - Madril, 1878ko uztailaren 23a) musikagilea eta musikologoa izan zen.

Txikitan Iruñeko katedraleko abesbatzako kide eta biolin jotzailea izan zen. Organua, biolina eta pianoa jotzen ikasi zuen Julian Prietorekin eta musika idazten Francisco Secanillarekin.

1828an Burgo de Osmako katedraleko maisu bihurtu zen. Gero Sevillan apaiztu zen.

1844an Madrilgo Errege Kaperako maisua izendatu zuten, eta 1854an Madrilgo Musika Kontserbatorioko konposizio irakasle. 11 urte geroago ikastetxe horretako zuzendari bilakatu zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika piezak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijiozko musika idatzi zuen nagusiki. Obra nagusiak:

  • Moteteak: orkestra, organo eta 8 ahotsetarako lanak.
  • Las treguas de Tolemaida, El solitario eta Don Pedro el Cruel: operak
  • Lira Sacro Hispana: iraganeko maisuen obren bilduma.
  • Miserere: obrarik famatuena, oraindik ere Sevillako katedralean kantatzen dena. Izan ere, Eslaba Sevillan bizi izan zen luzaroan.

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gaceta Musical aldizkaria sortu eta zuzendu zuen.
  • Solfeo metodo bat eman zuen argitara.

Monumentua eta kalea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]