Edukira joan

Joseph Albo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseph Albo
Bizitza
JaiotzaMonreal del Campo, 1380 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Gaztelako Koroa
Heriotza1444 (egutegi gregorianoa) (63/64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakhebreera
Irakaslea(k)Hasdai Crescas
Jarduerak
Jarduerakerrabinoa, filosofoa eta idazlea
InfluentziakMaimonides eta Hasdai Crescas
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Joseph Albo (hebreeraz: יוסף אלבו‎; c. 1380–1444) Aragoiko errabino eta filosofo judua izan zen, Hasdai Crescas teologo ospetsuaren ikaslea. Sefer ha-Ikkarim ("Printzipioen Liburua") judaismoaren lan klasikoa idatzi zuen.[1]

Oro har, Alboren jaioterria Monreal del Campo zela uste da, Aragoiko hiri bat. Hori 1413-14an Tortosan izandako eztabaida erlijiosoaren Astruc ha-Leviren txostenean oinarritzen da. Eztabaida horrek Albo aipatzen du parte-hartzaile juduetako bat bezala eta Monrealeko kongregazioaren ordezkaria izan zela adierazten du.

Heinrich Graetzek uste du Albok ezin zituela hogeita hamar urte baino gutxiago izan lehian parte hartzera bidali zutenean, eta, ondorioz, Alboren jaiotze-data 1380 baino beranduago jartzen du. Bere heriotza-data hainbat modutan ematen da, hala nola 1444 (probableena) edo 1430. Hala ere, 1433an Sorian predikatuz aipatzen da.

Albok ilustrazio medikoez egiten zuen erabilerak pentsarazten du aditua zela zientzia medikoetan. Arabiar aristotelikoen idazkiak ezagutzen zituen neurri batean. Bere maisua Hasdai Crescas izan zen, Or Hashem liburuaren egilea.

Albo bere Printzipioen Liburuagatik da ezaguna batez ere: Sefer ha-Ikkarim liburua Sorian bukatu zuen, 1425 ingururuan. Lan horretan judaismoaren oinarriak ezartzen zituen eta dogma kristauari, aldi berean, aurre egiten zion.[2] [3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://esefarad.com/rabinos-sefardies-rabbi-yosef-albo-1380-1444-y-la-disputa-de-tortosa/
  2. "Albo, Joseph". The Jewish Encyclopedia. New York: Funk & Wagnalls. [1]
  3. Philippe Bobichon, Sefer ha-'Iqqarim Livre des Principes III, 25 "Un chapitre de la controverse judéo-chétienne dans l'Espagne du XV e siècle", Madril, CSIC, 2015.[2]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]