Josephine Danimarkakoa
Josephine Danimarkakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Josephine Sophia Ivalo Mathilda of Denmark |
Jaiotza | Rigshospitalet (en) , 2011ko urtarrilaren 8a (13 urte) |
Herrialdea | Danimarka |
Bizilekua | Frederik VIII’s Palace (en) |
Lehen hizkuntza | daniera |
Familia | |
Aita | Frederik X.a Danimarkakoa |
Ama | Maria Danimarkakoa |
Haurrideak | |
Leinua | House of Glücksburg (Denmark) (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | daniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata eta schoolchild (en) |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Danimarkako Eliza |
kongehuset.dk… |
Josephine Sophia Ivalo Mathilda, Monpezateko kondesa (Kopenhage, Danimarka, 2011ko urtarrilaren 8a) Danimarkako printzesa da. Frederik X.a Danimarkako erregearen eta Maria Danimarkako erreginaren laugarren umea da, bigarren alaba. Bi neba nagusi ditu, Cristian eta Isabella, eta Vicent printzearen arreba biki gazteagoa da (bera baino 26 minutu lehenago jaio zen). Danimarkako tronurako laugarren oinordekotza postuan dago bere neba-ahizpen atzetik.[1]
Aitaren aldeko aitona-amonak ditu Margrethe II.a Danimarkako erregina emeritua eta Henrike errege ezkontidea.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010eko uztailean Danimarkako errege-etxeak ohar ofizial baten bidez jakinarazi zuen Maria, orduan printzesa, hirugarren aldiz zegoela haurdun. Komunikatu horretan, printzesak bikiak espero zituela esan zen.[2]
Printzesa 2011ko urtarrilaren 8an jaio zen Kopenhagen, 10:56an, Vicente printzea neba bikia baino 26 minutu geroago. Jaiotzean 2554 gramo pisatu zuen eta 46 zentimetro neurtu zituen.[3]
2011ko apirilaren 14an bataiatu zuten, Kopenhageko Holmen elizan, neba bikiarekin batera. Danimarkako errege-familian ohikoa denez, haren izenak bataio-ekitaldian jakinarazi zituzten.[4]
Bataioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izenak
- Josephine: Napoleon Bonaparteren emazte Josefina de Beauharnais enperatrizaren omenez; izan ere, bai Danimarkako Errege Etxea, Suediako Ingrid erreginaren bitartez, bai Belgika, Luxenburgo eta Norvegiako etxeak Bonaparteren lehen emaztetik datoz, bere Eugène de Beauharnais semearen bitartez.
- Sophia: Europako errege-erreginen izen arrunta. Danimarkako zenbait erregina ezkontidek jaso zuten izen hori.
- Ivalo: Danimarkako Groenlandia eskualdeko izen arrunta.
- Mathilda: izen hau Australiako abesti ezagun baten parte da (Waltzing Matilda), bere amaren jaioterria, garai hartan Maria printzesa oinordekoa zena.
Kristau jantzi bat erabili zuen, Ingrid Suediako erreginaren birramonarena izan zena, baina oraindik ez dakigu nondik zetorren. Danimarkako printze oinordekoen seme-alaben artean, Kristian X.a Danimarkako erregearentzat sortutako eta gerora Danimarkako beste erregeek erabili zuten jantzia erabili ez zuen bakarra da.[5]
Bataioko aitabitxi-amabitxiak honako hauek izan ziren: aitaren aldeko izeba, Marie Danimarkako printzesa; amaren aldeko izeba, Patricia Donaldson; Bendt Wedell kondea; Birgitte Handwerk, Jeppe Handwerk, Federico printzearen lagun onaren emaztea; Karlos Borboi-Dos Sicilias printzea eta Josephine Rechner amaren alaguna.
Neba-ahizpak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kristian Valdemar Henri John, 2005eko urriaren 15ean jaioa.
- Isabella Henrietta Ingrid Margrethe (Isabella Danimarkakoa) 2007ko apirilaren 21ean jaioa.
- Vincent Frederik Minik Alexander, 2011ko urtarrilaren 8an jaioa.
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017ko abuztuan, Tranegård eskolara joaten hasi zen, bere neba-ahizpa zaharrenak joan ziren eskola publiko berera Vicente printzearekin batera, nahiz eta klaseak bananduta eman.[6]
Danimarkako printzesa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txikitatik familiako hainbat ekitaldi eta ospakizunetara joaten da, gurasoekin eta neba-ahizpekin batera.[7][8]
2011ko azaroan, artean urtebete egin barik zegoela, Australiara (amaren jaioterrira) egin zuen lehen bidaia ofiziala, gurasoekin eta Vicent neba bikiarekin batera.[9] Groenlandiara egindako bidaietan eta Egun Nazionalaren ospakizunean ere lagundu dio familiari.[10]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aginduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elefantearen Ordenako dama (2024/01/14).[11]
Estatukoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Margrethe II.a Danimarkako erreginaren Rubíren Jubileoaren Oroitzapenezko Domina (2012/01/14).[12]
- Margrethe II.a Danimarkako erreginaren 75. urteurrenaren oroitzapenezko domina (2015/04/16).[13]
- Margrethe II.a Danimarkako erreginaren eta Enrique printzearen Urrezko Ezteien Oroitzapenezko Domina (2017/06/10).[14]
- Enrique Printzearen Oroitzapenezko Domina (2018/06/11).
- Margrethe II.a Danimarkako erreginaren 80. urteurrenaren oroitzapenezko domina (2020/04/16).
- Margrethe II.a Danimarkako erreginaren Urrezko Jubileoaren Oroitzapenezko Domina (2022/01/14).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Oviedo, Sergio. (8 de enero de 2013). Mary de Dinamarca fotografía a los Príncipes Vicente y Josefina por su segundo cumpleaños. .
- ↑ Diario abc. (6 de julio de 2010). La Casa de la Reina confirma el embarazo de Mary. .
- ↑ Revista Hola!. (8 de enero de 2011). La princesa Mary de Dinamarca da a luz a un niño y una niña. .
- ↑ Revista Hola!. (14 de abril de 2011). Bautizo Real de los mellizos de los príncipes Federico y Mary de Dinamarca. .
- ↑ Prince Frederik and Princess Mary of Denmark christen their baby twins. 14 de abril de 2011.
- ↑ Revista Hola!. (15 de agosto de 2017). Sonrisas y lágrimas en el primer día de colegio de los mellizos de Federico y Mary de Dinamarca. .
- ↑ Las mejores imágenes de Federico de Dinamarca en su 50 cumpleaños. 26 de mayo de 2018.
- ↑ La reina Margarita de Dinamarca celebra su 74 cumpleaños. 16 de abril de 2014.
- ↑ de la Barreda Peralta, Victoria. (21 de noviembre de 2011). Mary y Federico viajan a Australia con sus mellizos. .
- ↑ Federico y Mary visitan la fría Groenlandia con sus cuatro hijos. 9 de agosto de 2014.
- ↑ «The King and Queen’s three youngest children become Knights of the Order of the Elephant» www.kongehuset.dk.
- ↑ 10 facts about Princess Josephine and Prince Vincent of Denmark as they celebrate their 4th birthday. 8 de enero de 2015.
- ↑ Primer gran homenaje popular: la reina Margarita sale con toda su familia al balcón de Amalienborg. 16 de abril de 2015.
- ↑ Erindringsmedaille. 9 de junio de 2017.