Josip Jelačić

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Josip Jelačić
Ivan Zasche, Portret bana Josipa Jelacica.jpg
Kroaziako Ban


Juraj Haulik - Johann Baptist Coronini-Cronberg
Bizitza
Jaiotza Petrovaradin1801eko urriaren 16a
Herrialdea  Kroazia
Heriotza Zagreb1859ko maiatzaren 20a (57 urte)
Familia
Aita Franjo Jelačić
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Theresian Military Academy
Hizkuntzak Kroaziera
Lanbidea
Lanbidea militarra eta politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gradua jeneral
Gatazka 1848ko Hungariako Iraultza

Josip Jelačić kondea (Petrovaradin, 1801eko urriaren 16a - Zagreb, 1859ko maiatzaren 20a) Kroaziako heroi nazionala kontsideratua dago. Kroaziako Bana izan zen 1848 eta 1859 artean eta Kroazian morrontza kentzeaz gain garaipen militar handiak lortu zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Serbiari dagokion Petrovaradinen jaio zen 1801ean. Jelačić Etxekoa zen eta Vienan egin zituen militar ikasketak Austriako Armada Inperialean azpiteniente bihurtu zelarik. 1837rako teniente koronel zen eta 1842rako koronela. Kroazian dagoeneko sona handia zuen delinkuentziaren aurka gogor egiteagatik.

1848ko Hungariako iraultzan austriarrekin batera hartu zuen parte. Bere taktika militarrak oso arrakastatsuak izan ziren baina Alexander von Bach ministro austriarrak absolutismoa ezarri zuen Kroazian eta bi inperio handiak batzean Hungariaren kontrolpean utzi zuen Kroazia. Herritarrak ez zeuden gustura eta Josip Jelačić Kroaziako Ban izenda zezaten eskatu zuten. Honek austriarren aldeko jarrera zabaldu zuen. 1859an hil zen Zagreben, gaixotasun luze baten ondoren.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Josip Jelačićen estatua Zagrebko plaza nagusian

Austriarren aldean egon izan zen beti eta Kroaziaren germanizazioan garrantzi handia izan zuen Josip Jelačićek.

Garaiko klase politikoak gustuko ez bazuen ere, historiak garrantzi handiko agintari bihurtu du. Zagrebko plaza nagusian bere eskultura dago. Hasieran bere ezpatak Hungaria aldera seinalatzen zuen haien aurka aritu baitzen borrokan. Komunismoaren garaian estatua erretiratua izan zen, baina 1991eko independentziarekin batera berriz jarri zuten bere lekuan, oraingoan hegoaldera begira.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josip Jelačić Aldatu lotura Wikidatan