José Antonio Alzate

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Antonio Alzate

Bizitza
JaiotzaOzumba (udalerria)1737ko azaroaren 21a
Herrialdea Mexiko
Espainia Berriko Erregeorderria
HeriotzaMexiko Hiria1799ko otsailaren 2a (61 urte)
Hobiratze lekuaLa Merced Cloister (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, zoologoa, kartografoa, historialaria, kazetaria, botanikaria, filosofoa eta medikua
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostic theism (en) Itzuli

José Antonio Alzate y Ramírez (Ozumba, Mexiko; 1737ko azaroaren 21a - Mexiko Hiria, Mexiko; 1799ko otsailaren 2a) Mexikoko zientzialaria, kazetaria eta teologoa izan zen. Medikuntzako, botanikako eta zoologiako hainbat artikulu argitaratu zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozumba udalerrian jaio zen, Mexikoko estatuan. Aita, Juan Felipe de Alzate, Irungoa zen. San Ildefonsoko ikastetxe zaharrean ikasi zuen eta 1756an graduatu zen teologian. Urte batzuk igaro zituen apaiza izaten gai zientifikoak ikertzen zituen bitartean.

Hainbat espediziotan sartu zen herrialde osoan zehar eta zientzian aritu zen, 1768tik 1772ra bitarte, bere ikerketak argitaratu zituen Diario literario de México egunkarian, gero Asuntos varios sobre ciencias y artes izena jarri zioten, zientziaren eta literaturaren inguruko berrien informazioa daukana.

1787. eta 1788. urteen artean Observaciones sobre física, historia natural y artes útiles aldizkaria sortu zuen. Hainbat gai hartzen ditu barne: medikuntza, astronomia, meteorologia, fisika eta kimika.

Gaceta de literatura de México egunkarian ere idatzi zuen 1788tik 1795era eta Gaceta de México egunkarian 1784tik 1797ra.

Madrilgo Errege Lorategi Botanikoko eta Frantziako Zientzien Akademiako kidea ere izan zen.

Bere omenez, Sociedad Científica Antonio Alzate sortu zuten 1884an, zein bere izena aldatu zuten 1930ean, Academia Nacional de Ciencias berrizedatuz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]