Edukira joan

Juan Arzadun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Arzadun
Bizitza
JaiotzaBermeo, 1862
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1950 (87/88 urte)
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta idazlea
Donostiako Ingelesen Hilerriaren inaugurazioa ,1924an.

Sir Juan Arzadun Zabala (gaztelaniaz: Juan de Arzadún y Zabala) (Bermeo, 1862ko urriaren 5a-Ibidem, 1950) espainiar militarra eta 98ko Belaunaldiaren gaztelaniazko idazlea izan zen.

Juan Arzadun Zabala Bermeon jaio zen, 1862ko urriaren 5ean. Han igaro zuen haurtzaroa. Hasiera-hasieratik irakurtzeko zaletasun handia erakutsi zuen. Hamaika urte zituela familia Galiziara joan zen. Pontevedrako institutu bateko batxilergoa egin zuen. 12 urte zituenean poesiak idazteari ekin zion. 14 urterekin Madrilera joan zen eta karrera militarrerako prestatu zen. Armadako Teniente izatera iritsita, Santa Cruz Tenerifekoa hirira bidali zuten. Tenerifen hainbat kultur bileratan parte hartu zuen, garaiko literatur mugimenduarekin bat eginez. Besteak beste, Cervantesen jaiotzaren mendeurrenaren ospakizunekin bat egin zuen. Ondoren, Bilbora destinatu zuten. Garai horretan, La Gaceta del Norte egunkaria jaio zen eta bertan hasi zen idazten kolaboratzaile gisa. Madrilera bidalita, han saiakera historikoak idatzi zituen: Iberiar Penintsulako Gerraz, San Martin jeneralaz eta Argentinaren independentziaz, besteak beste.

Artilleria Akademiaren zuzendaria izan zen baina, Primo de Riveraren diktaduraren garaian, jarrera kritikoa izan zuen eta, ondorioz, postutik kendu zioten. 1923 eta 1925 artean Gipuzkoako Gobernadore Militar eta Zibila izan zen. Urte horietan Donostiako Urgull mendian, Ingelesen hilerria sortzearen alde lan egin zuen. Horren ondorizo, 1924an, Jurgi V.a Erresuma Batukoak Sir titulua eman zion.[1] Behin 30. hamarkadan erretreta hartuta, Bermeora itzuli zen eta han hilko zen, 1950ean, haren semeak eraikitako Kikunbera etxean.

  • Poesías de Juan de Arzadun, 1897, Migel Unamunoren hitzaurrearekin.
  • Daoiz y Velarde, Madril, 1908.[2]
  • Albores de la independencia argentina, Madril, 1910.
  • Castilla por doña Juana
  • Cuentos vascos, Bilbo, 2018. La Gaceta del Norte egunkarian argitaratutako testuen bilduma.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]