Edukira joan

Urgull

Koordenatuak: 43°19′29″N 1°59′20″W / 43.3247°N 1.9889°W / 43.3247; -1.9889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Urgull mendia» orritik birbideratua)
Urgull
Datu orokorrak
Garaiera88 m
Prominentzia123 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°19′29″N 1°59′20″W / 43.3247°N 1.9889°W / 43.3247; -1.9889
MendikateaOriamendiko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaDonostialdea
UdalerriaDonostia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaDonostiako Parte Zaharra, Donostiako portua edota Pasealeku Berritik

Urgull Donostian kokatuta dogoen mendi bat da, Igeldorekin batera Kontxako badia ixten duena. 123 metroko garaiera du. Sasoi batean uhartea zen; denboraren joanean, Urumea ibaiaren itsasoratzean metaturiko sedimentuek, Urgull uhartea lur lehorrarekin lotu zuen istmo bat sortu zuten, eta geroztik Urgull mendia erdiuhartea da.

Urgull izenak jatorri gaskoi edo bearnesa du, eta 'harrotasun' esan nahi du. Donostiako hainbat leku izen ezagun ere gaskoi jatorrikoak dira: Polloe, Aiete (Ayet), Miramon (Miramont), Ulia, Monpas (Montpas), Morlans, etab. Izan ere, Donostia udalerria sortu zutenean (1180), gaskoi etorkinen komunitate bat eratu zen bertan.

Bertan dagoen gazteluarengatik, "Gaztelua" izena eman ohi diote maiz Parte Zaharreko biztanleek mendi osoari, "Urgull" izena erabili ordez.

Urgullen daude hiria babesten zuten harresien zati batzuk, eta Donostiako Mota gaztelua, XII. mendean Nafarroako Erresumak eraikitzen hasi zena. Gaztelu hau izan zen Frantziako armadaren azkeneko erresistentzia lerroa 1813ko Donostiaren setioan errenditu baino lehen. Setio hartan goarnizio frantziarraren bi heren erortzeaz gain, ingeles, portuges eta espainiarrek 5000 gizon galdu zituzten. Hori dela eta, gaur egun mendiaren iparraldeko magalean Ingelesen hilerria dago, eta bertan Lehen Karlistaldian Donostiako inguruetan hildako soldadu britainiarrak ere hilobiratuta daude.

Urgull mendiaren gainaldean daude Urgulleko gaztelua eta Jesusen Bihotza eskultura, 1950ean eraikia. Hormigoi armatuzkoa eta 12,5 m garai da, piramide moztu itxurako 16 metroko kapera baten gainean kokatua. Eskultorea Federico Coullaut madrildarra izan zen eta arkitektoa Pedro Muguruza.

Urgull gazteluko Rosita Wicke kanoia.

Urgull mendian, baita Santa Klara uhartean ere, isolamendu geografikoa dela eta, iberiar sugandilaren mota berezi eta endemiko bat dago, balore ekologiko handikoa.[1]

Leku interesgarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia