Jurgi V.a Erresuma Batukoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jurgi V.a Erresuma Batukoa
King George V 1911 color-crop.jpg
monarka

1931 - 1936-01-20
← baliorik ez - Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa
Kanadako monarka

1931 - 1936-01-20
← baliorik ez - Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa
monarka

1922-12-06 - 1936-01-20
← baliorik ez - Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa
Indiako enperadorea

1910-05-06 - 1936-01-20
Eduardo VII.a Erresuma Batukoa - Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa
Erresuma Batuko monarka

1910-05-06 - 1936-01-20
← baliorik ez - Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa
errege

1910-05-06 - 1922-12-06
Eduardo VII.a Erresuma Batukoa - baliorik ez →
Member of the Privy Council of the United Kingdom Itzuli


Member of the Privy Council of Ireland Itzuli


Lorden Ganberako kidea

Bizitza
Jaiotza Marlborough House Itzuli1865eko ekainaren  3a
Herrialdea  Erresuma Batua
Britainiar Raj
Heriotza Sandringham House Itzuli1936ko urtarrilaren  20a (70 urte)
Hobiratze lekua St George's Chapel Itzuli
Windsorreko gaztelua
Heriotza modua : Eutanasia
Familia
Aita Eduardo VII.a Erresuma Batukoa
Ama Alexandra of Denmark
Ezkontidea(k) Mary of Teck Itzuli  1936-01-20)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Windsorko etxea
House of Saxe-Coburg and Gotha Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Trinity College
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak posta zigilu diseinatzailea eta philatelista Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Zerbitzu militarra
Adar militarra Britainia Handiko Armada
Royal Navy
Gradua field marshal Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Protestantismoa
Ingalaterrako Eliza
IMDb nm0454376
George V Signature.svg

Jurgi V.a Erresuma Batukoa, ingelesez: George V of the United Kingdom eta, jaiotzez, George Frederick Ernest Albert of Saxe-Coburg and Gotha (Marlborough House, Londres, 1865eko ekainaren 3aSandringham House, Norfolk, 1936ko urtarrilaren 20a) 1910 urtetik 1936ko bere heriotza arte Erresuma Batuko errege eta Indiako enperadore izan zen. Eduardo VII.a Erresuma Batukoa eta Alejandra erreginaren bigarren semea izan zen. 1917an Sajonia-Coburgo-Gotha etxetik sortu zen Windsor etxeko lehen erregea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jurgi Londresko Marlborough Housen jaio zen, 1865eko ekainaren 3an. Aita Eduardo zen, Galesko printzea eta Viktoria erregina eta Albertoren seme zaharrena eta ama, berriz, Alejandra, Galesko printzesa eta Cristian IX.a Danimarkakoaren alaba zaharrena. Viktoria erreginaren iloba zen heinean, jaio bezain pronto Galesko Jurgi Errege Gorentasun Printzea egin zuten.

Windsorreko gazteluko San Jurgitrn kaperan bataiatu zuten 1865eko uztailaren 7an. Galesko printzearen bigarren semea zenez, ez zen errege izan zitekeenik aurreikusten, anaia Alberto Viktorrek izango baitzuen lehentasuna. Bi senideak oso desberdinak baziren ere, elkarren arteko harreman estua zuten. Albertok izaera ezegonkorra zuen eta Jurgi, aldiz, amona Viktoriaren esanetara egon ohi zen beti. Badirudi bere lehengusua zen Nikolas II.a tsarrarekin antz handia zuela.

1891ra arte, Jurgi Errege Itsas-armadan aritu zen, Britainiar Inperioak munduan zehar zituen lurralde zabalak bisitatuz.

1892an, pneumonia batek Alberto Viktor hil zuen eta Jurgi Yorkeko duke egin zuten eta, 1901ean, amona Viktoria hil zenean, Galesko printze egin zuten, Cornuallesko duke eta Rothesayko duke, koroaren oinordeko zelarik.

Ezkontza eta ondorengoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

María de Teck -Mary printzesa- Alberto Viktorren andregaia zen eta, amona Viktoriaren aholkuei jarraituz, Jurgik berarekin ezkontzeko eskatu zion.

1893an ezkondu ziren eta 6 seme-alaba izan zituzten:

Lehen biak Erresuma Batuko errege izango ziren, bata Eduardo VIII.a eta, bestea, berriz, Jurgi VI.a.

Errege eta Emperadore[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Eduardo VII.a hil zenean, 1911ko ekainaren 22an, Jurgi V.a Erresuma Batuko errege eta, abenduaren 11n, Indiako enperadore koroatu zuten. Emaztea Queen Mary izango zen.

Lehen Mundu Gerra garaian, errege familiak une latzak jasan zituen, familia ugari baitzuten alemaniarren artean. 1917an, alemaniarren aurkako iritzi orokorraren ondorio, Sajonia-Coburgo-Gotha izena aldatu zion errege etxeari, Windsor izena hartu zutelarik. Nikolas II.a tsarrak eta bere familiak asilo eskubidea eskatu zien Aleksandr Kerenskiren behin-behineko gobernuak alde egiteko aukera utzi zienean, baina gobernuak ukatu egin zien eskubide hori.

1936ko urtarrilaren 20an, Jurgi V.a hil egin zen eta Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa izango zuen ondorengo.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jurgi V.a Erresuma Batukoa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Eduardo VII.a Erresuma Batukoa
Erresuma Batuko erregea
1910ko maiatzaren 6a1936ko urtarrilaren 20a
Ondorengoa
Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa