Juan Beriain
Itxura
- Artikulu hau euskal idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beriain (argipena)».
| Juan Beriain | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Uterga, 1566 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Uterga, 1633 (66/67 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea |
Juan Beriain (Uterga, Nafarroa, 1566 – 1633) euskal idazlea izan zen. Jaioterriko abade izan zen 1602 eta 1633 bitartean.
Gutxienez bi liburu idatzi zituen, gaztelaniaz eta euskaraz eginikoak: Tratado de cómo se a de oyr misa, escrito en romance y bascuence (1621); eta Doctrina christiana (1626). Hauek dira guregana iritsi diren Hegoaldeko goi nafarreraz idatzitako dotrina zaharrenak.
Liburu batean euskaraz idazteko arrazoiak eskaintzen dizkigu (erdaraz):
| « | Munduan ez dago bere hizkuntza maite ez duen naziorik, eta eskoletan irakasten ez duen herririk. Hortaz, taxuzkoa da guk euskara estimatzea. | » |
| Juan Beriain (1566-1633). | ||
Jose Maria Jimeno Juriok[1], euskal literaturaren pizkundeko beste idazle euskaldunen taldean sartzen du.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dotrina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tratado de como se debe oyr missa, escrito en romance y bascuence (1621): Elebiduna, gaztelaniaz eta euskaraz. Hegoaldeko goi-nafarreraz.
- Doctrina christiana (1626): Elebiduna, gaztelaniaz eta euskaraz. Hegoaldeko goi-nafarreraz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Jurío, José María Jimeno. «Juan de Beriain: escritor vasco de Navarra (Uterga, c.1566-1633)» Fontes Linguae Vasconum, 52. Zk. (1988), 241-266 or. (kontsulta data: 2024-04-18).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |