Juan Diego Flórez
Itxura
Juan Diego Flórez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Diego Flórez Salom |
Jaiotza | Lima, 1973ko urtarrilaren 13a (51 urte) |
Herrialdea | Peru |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Curtis Institute of Music (en) Music Academy of the West (en) National University of Music (en) |
Hizkuntzak | Ameriketako jatorrizko hizkuntzak |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | opera |
Ahots mota | tenorra |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Decca Records |
juandiegoflorez.com | |
- Artikulu hau tenorrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Juan Diego».
Juan Diego Flórez (Lima, Peru, 1973ko urtarrilaren 13a) tenorra da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musika-ikasketak egin zituen Liman eta Filadelfian (AEB). 1996an egin zuen debuta, Rossiniren Matilde di Shabran opera kantatuz, eta txundituta utzi zituen denak berehala, goi-erregistroak interpretatzeko ahalmen harrigarriagatik, ahots-piroteknia hutsetik haragokoa.
Egun, munduko tenor onenetakotzat daukate. Munduko opera-antzoki nagusietan kantatu du (Milan, New York, Londres, Viena, Paris, Salzburgo, Zürich, Madril, Bartzelona, San Frantzisko eta Erroma, besteak beste), orkestra-zuzendari onenen zuzendaritzapean.
Sari asko irabazi ditu eta Peruko ohore-dominarik garrantzitsuena ere jaso du.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Diego Flórez |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.