Juan Izurrategi Berrostegieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juan Izurrategi Berrostegieta
Bizitza
Jaiotza Bilbo1863ko abuztuaren 22a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Dueñas1938ko azaroaren 30a (75 urte)
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa eta idazlea

Juan Izurrategi Berrostegieta (Bilbo, 1863ko abuztuaren 22a - Dueñas, Palentzia, 1938ko azaroaren 30a) bizkaitar idazlea izan zen. Apaiza zen eta Elorrion erretore egon zen berrogei urtez. Predikari gisa aritu zen jendearengan entzute handia lortzen zuela. Jaungoiko-Zale, Euzkadi eta La Gaceta del Norte agerkarietan eman zituen argitara bere artikulu gehienak. Obra nagusiak: Umechuen Jauna artuterako berbaldi laburrak (1912), Jerusalem osterean semeak amari (1923) eta Urteko igande guztietarako Goizpar edo Ebanjelioak. 1937. urtean atxilotu zuten abertzalea izateagatik, eta handik urte betera hil zen Espainiako presondegi batean, Palentzian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]