Juan Jose Goiriena de Gandarias

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juan Jose Goiriena de Gandarias
Juan-Jose-Goiriena.jpg
Eusko Ikaskuntzako buruzagi

1996 - 2002
Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea

1991 - 1996
Bizitza
Izen osoa Juan José Goiriena de Gandarias y Gandarias
Jaiotza Gasteiz1948ko uztailaren 27a
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza 2020ko abuztuaren 31 (72 urte)
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea : medikuntza, Kirurgia
Jarduerak
Jarduerak mediku-ikertzailea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Oviedoko Unibertsitatea
Murtziako Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Kidetza Eusko Ikaskuntza
Jakiunde

Juan Jose Goiriena de Gandarias y Gandarias (Gasteiz, Araba, 1948ko uztailaren 27a - 2020ko abuztuaren 31) arabar ikertzaile eta irakaslea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuntza eta Kirurgia ikasketak egin zituen Salamancako Unibertsitatean (1965-1970) eta han eskuratu zuen lizentzia; doktoregoa berriz EHUn egin zuen. 1970etik irakaskuntzan eta ikerketa-lanetan jardun zuen Oviedoko, Murtziako eta Euskal Herriko unibertsitateetan. Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle izateaz gain betekizun garrantzitsuak izan zituen: Medikuntza Fakultateko idazkaria (1974-1975); Antolaketa Akademikoko errektoreordea (1980-1984) eta errektorea (1991-1996). 1984ko uztailetik 1987ko maiatza arte, bestalde, Osasun eta Kontsumo sailburuorde izan zen Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Segurantza Sozialeko sailean. 1996an Eusko Ikaskuntzako lehendakari hautatu zuten. 1997tik Basurtoko Institutu Medikuko zuzendaria izan zen, Kirol Medikuntzan espezializatua.

Besteak beste, lan hauek argitaratu zituen: Enzimopatias Genéticas en Ofatlmología (1971), Hematíes (1975) eta La salud del año 2000. Discurso para la recepción pública del Académico electo (1992).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]