Juan Kruz Lakasta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juan Kruz Lakasta
Juan Kruz Lakasta.jpg
Juan Kruz Lakasta 948 Merkatuko Euskalerria Irratiko setean (2017).
Bizitza
Jaiotza Jaka1970eko azaroaren 16a (49 urte)
Herrialdea  Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria
Lantokia(k) Euskalerria irratia

Juan Kruz Lakasta (Jaka, 1970eko azaroaren 16a)[1], nafar kazetaria da, Euskalerria irratian aritzen dena. 90ko hamarkadan intsumisio mugimenduan aritu zen. Kazetari gisa, haren umorea, izaera poliedrikoa eta gizarte konpromisoa da gehien nabarmentzen diren ezaugarriak.[2][1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

17 urterekin Eguzki Irratian hasi zen, eta 10 urte egin zituen han, irratia, umorea eta agitazioa uztartzen. Euskaldunon Egunkaria sortu eta urtebetera hasi zen bertan lanean. 1999an Euskalerria irratian hasi zen lanean.[2]

Irratiaz gain, telebistan ere aritu da iritzi emaile, gidoigile eta kolaboratzaile lanetan, besteak beste, Sorginen laratza saioan. Diario de Noticiasen zutabegile ari da.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]