Juan Manuel Azcárate Diz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juan Manuel Azcárate Diz
Bizitza
Jaiotza Madril1916ko urriaren 7a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1998ko abuztuaren 25a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista

Juan Manuel Azcárate Diz (Madril, 1916ko urriaren 7a - 1998ko abuztuaren 24a) espainiar politikaria izan zen, Nazioen Elkarteko alboko idazkari nagusi izandako Pablo de Azcárateren semea. Genevan egin zituen lehen eta bigarren mailako ikasketak. 1934an, Madrilgo Unibertsitatean ikasten ari zela, Gazte Komunistak erakundean sartu zen. 1936an La Hora egunkariko zuzendari izendatu zuten, eta 1937tik Gerra Zibila amaitu zen arte, Errepublikar Gudarostean borrokatu zuen. Gerra amaitu zenean, Gaztedi Sozialista erakundea berrantolatzen eta El Diario de la Juventud argitaratzen hasi zen, Parisen. Gero Mundo Nuevo eta Nuestra Bandera aldizkarietako idazle izan zen, eta hainbat libururen prestaketa-lanetan lagundu zuen. 1976an, Espainiara itzuli eta hurrengo urtean, Espainiako Alderdi Komunistaren Leongo zerrendaburu izan zen Diputatuen Kongresurako hauteskundeetan, baina ez zuen hautatua izaterik lortu. Urte haietan, Alderdi Komunistako Zuzendaritzako kide eta Nuestra Bandera aldizkariko zuzendari izan zen. 1982an bota egin zuten Alderdi Komunistatik, eta Asociación para la Renovación de la Izquierda erakundean sartu zen. Urte hartan, Alderdi Komunistaren barruko azken urteetako gertaerak azaltzen zituen La crisis del Eurocomunismo (Eurokomunismoaren krisia) liburua argitaratu zuen. Geroztik, Pueblo, El Periódico eta Diario 16 egunkarietan lan egin zuen, eta azken urteetan baita El País egunkarian ere. Egunkari horren argitaletxeak Azcárateren La izquierda europea (Europako ezkerra) argitaratu zuen, 1986an, eta liburu horren alemanezko itzulpena, 1989an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]