Pueblo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pueblo
Laguna Pueblo Indians.jpg
Laguna Pueblo kideak
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak  Ameriketako Estatu Batuak: Arizona, Mexiko Berria
Hizkuntza Hopi hizkuntza Keresan hizkuntzak, ingeles

Pueblo Ipar Amerikako hego mendebaleko amerindiarren zenbait leinuri emandako izena da. Pueblo gisa izendatu zituzten europarrek hopi, keres, tano eta zuñi leinuko jendeak, bakoitzak bere hizkuntza-multzoa duela.

Mogollon eta anasazi amerindiar herrien ondorengoak dira eta gaur egun Arizonako ipar-ekialdean eta Mexiko Berriko ipar-mendebalean bizi dira. Gaur egun 20.000 dira. X-XII. mendeaz geroztik harrizko etxeetako herrietan bizi izan dira eta hortik datorkie espainiar konkistatzaileek XVI. mendean amerindiar nomadengandik bereizteko jarri zieten izena. Etxeek hiruzpalau solairu zituzten eta erdian etxarte bat; etxartearen erdian kiva izeneko lurpeko bizileku bat zegoen, maiz aletegi ere bazena. Gaur egun etxeak adobezkoak dira, baina antzinakoen egitura bera dute.

Kolonizazioa hasi eta handik mende batera pueblo amerindiarren biztanleria erdira murriztua zen. 1680an, pueblo herri guztiak espainiarren aurka matxinatu ziren eta hamabi urtez bidali zituzten beren lurraldetik. Aldi labur hori izan ezik, bi mende eta erdi egon ziren espainiarren mendean. XIX. mendearen hasieran, Mexikok independentzia eskuratu zuenean, haiek ere burujabe izan ziren. 1848an, Estatu Batuek beretu zuten haien lurraldea, baina autonomia izan zuten.

Herri nekazaria da; artoa eta kotoia lantzen ditu, batez ere. Emakumeek garrantzi handia dute gizarte-antolamenduan, familiaren eta leinuaren buru, eta etxeen eta lurren jabe baitira. Oinordekotza amagandik alabagana izaten da. Hala eta guztiz ere, aginpidea erlijiozko elkarteetako gizonezko buruzagien batzorde baten esku dago. Izadiko indarrak gurtzen dituzte ospakizun, dantza eta prozesioen bidez; aipagarria da hopien suge-dantza, sugegorri bat ahoan dutela dantzatzen dutena. Trebeak dira eskulangintzan: ehungintzan, saskigintzan eta eltzegintzan dihardute, eta zilarrezko eta turkesazko bitxiak, eta zeramika egiten dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pueblo Aldatu lotura Wikidatan