Juan Manuel Azconzábal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Manuel Azconzábal

Bizitza
JaiotzaJunín1974ko irailaren 8a (49 urte)
Herrialdea Argentina
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Club Estudiantes de La Plata1994 / 20021917
Tecos F.C.2002 / 2003170
Chacarita Juniors2003 / 2003170
Universitario de Deportes2004 / 2004100
Club Sport Emelec2004 / 2004141
Club Atlético Banfield2005 / 2005112
Deportivo Independiente Medellín2006 / 2006151
Club Atlético Rosario Central2006 / 2007310
Unión Deportiva Las Palmas2008 / 200820
Atlético Tucumán2008 / 2010403
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria

Juan Manuel Azconzábal (1974ko irailaren 8a -) Argentinako futbol entrenatzailea da eta atzelari gisa jokatu zuen jokalari ohia da. O'Higgins Txileko klubeko egungo entrenatzailea da.

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buenos Airesen Junínen jaioa, Azconzábalek 1994an egin zuen debuta Estudiantes de La Plata taldearekin, eta klubean jokatu zuen 2002ra arte. Urte hartan, Azconzábal Mexikora joan zen Tecos taldean jokatzeko. 2003an Argentinara itzuli zen Chacarita Juniors taldean jokatzeko . Azconzábalek Peruko Universitarion eta Ekuadorko Emelec taldeetan jokatu zuen gero Argentinara itzuli zen Banfielden jokatzeko. 2006an, Kolonbiara joan zen Independiente Medellín taldean jokatzera, baina urte hartan berriro Argentinara itzuli zen Rosario Central taldean fitxatzeko. Las Palmas taldearekin Kanarietan egonaldi labur baten ostean, Club Atlético Tucumán taldearekin fitxatu zuen.

Erretiratu ostean, Azconzábal Estudiantesek fitxatu zuen futboleko operazioen arduradun gisa. 2011ko azaroaren 7an Miguel Angel Russok dimisioa eman ostean, Azconzábal izendatu zuten behin-behineko entrenatzailea, eta emaitza onen ostean 2012ko Clausura txapelketako entrenatzaile izendatu zuten.

Azconzábalen ezizena "el vasco " da, bere abizena euskal jatorrikoa baita.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]