Juan Mari Larrañaga "Txiki"

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juan Mari Larrañaga "Txiki"
Bizitza
Jaiotza Zarautz1968
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Zarautz1998ko urriaren 24a (29/30 urte)
Jarduerak
Jarduerak arraunlaria

Juan Mari Larrañaga "Txiki" (Zarautz, Gipuzkoa, 1968 - Zarautz, Gipuzkoa, 1998ko urriaren 24a) Orioko traineruaren patroi zarauztar ezaguna izan zen. 90. hamarkadaren amaiera aldera Kontxako 3 Bandera, 3 Euskal Liga eta Espainiako 3 Txapelketa lortu zituen besteak beste. Guztira 51 bandera eskuratu zituen.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zarauztarra izanik bertako arraun taldean hasi zen eta elkarteak inoiz lorturiko lehenengo bandera bera patroi zela eskuratu zuen, 1985ean, kadete mailako batelean.

1992an Jose Luis Kortak Oriora eraman zuen eta urtetik urtera estropada gehiago jokatzen hasi zen. Lehenengo titulu handia 1993ko Espainiako Txapelketa izan zuen. 1996 eta 1997 denboraldiak bikainak izan ziren oriotarrentzat eta Korta eta Txiki akldatuz ibili ziren Kanpa traineruaren txopan. Horrela 1996an bera izan zen Kontxako Banderan patroi titularra eta 1997an sailkapen estropada baino ez zuen jokatu. Urte honen bukaeran Jose Luis Korta Castro Urdialesera joan zen eta 1998an berak jokatu zituen estropada guztiak. Urte bikaina izan zen 14 estropada irabazi baitzituen, tartean Liga, Kontxa eta Espainiako Txapelketak.

Heriotza eta omenaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998ko urriaren 24 gauean auto istripua izan zuen bere etxetik 100 metrotara. Hurrengo egunetan hainbat omenaldi jaso zituen eta meza jendetsuak izan ziren Zarautzen eta hurrengo egunean Orion.

Azaroaren 29an arraun munduak omenaldia egin zion Orion. Meza nagusia eta ondoren udaletxean irabazitako lehen bandera (Zarauzko kadeteena) eta 1997ko Kontxaren trofeo dedikatua eman zitzaion familiari. Hamabietan Orioren Txiki traineru berria uretaratu zen eta ondoren bi estropada izan ziren ibaian. Lehenengoan Juan Carlos Fontanek gidaturiko Gipuzkoako selekzioa gailendu zitzaion Bizkaikoari eta bigarren estropadan Kortak gidaturiko Oriok irabazi zuen Garmendiaren Zarautzen aurretik.

Gaur egun Orioko neskek darabilten traineruaren izena ere Txiki da.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]