Juan Martinez de Rekalde
Itxura
| Juan Martinez de Rekalde | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Bilbo, c. 1540 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Coruña, 1588ko urriaren 23a (47/48 urte) |
| Familia | |
| Seme-alabak | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ofizierra |
| Kidetza | San Jakueren ordena |
| Zerbitzu militarra | |
| Adar militarra | Espainiako Itsas Armada |
| Gradua | amiral |
| Parte hartutako gatazkak | Anglo-espainiar Gerra Portuguese succession crisis of 1580 (en) |
Juan Martinez de Rekalde Larrinaga (Bilbo, Bizkaia, c. 1540 – Coruña, Galizia, 1588ko urriaren 23a) militarra eta itsasgizona izan zen. Espainiako Itsas Armadako almirante izatera heldu zen.
Espainiako Itsas Armadan sartu zen oso gazte zelarik, Bizkaiko eskuadran. Geroago, Mendebaldeko Indietara zihoazen hiru ontziteriari eskolta eman zien. Madeira inguruan urrez kargaturiko galeoi bat erreskatatu ondoren, Laredoko ontziteriaren agintaritza lortu zuen. Irlandan ingelesen aurka aritzeko espedizioetan parte hartu zuen.
1587an, Ingalaterra inbaditzeko Itsas Armada Garaiezina prestatzen ari zirela, itsas armadako almirante izendatu zuten. Gorriak ikusi zituen kanpaina horretan; eta, Coruñara itzuli ondoren, han hil zen sukarrak jota.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Enciclopedia General del Mar. Garriga, Bartzelona, 1957.
Zumarkalea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Rekalde zumarkalea, Bilbo: almirante honen omenezko izena darama.
| Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |