Juan Meléndez Valdés

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Juan Meléndez Valdés
Juan Meléndez Valdés (1797).jpg
Juan Meléndez Valdés, Goyak margotuta, 1797 inguruan
Bizitza
Jaiotza Ribera del Fresno1754ko martxoaren 11
Herrialdea  Espainia
Heriotza Montpellier1817ko maiatzaren 24a (63 urte)
Hobiratze lekua San Isidroko hilerria
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea poeta eta idazlea
Kidetza Real Academia Española
Izengoitia(k) Batilo
Genero artistikoa olerkigintza

Juan Meléndez Valdés (Ribera del Fresno, 1754ko martxoaren 11 - Montpellier, 1817ko maiatzaren 24a) espainiar idazlea izan zen. Salamancako Unibertsitatean ikasi zuen, eta ondoren Humanistikako katedradun izan zen han. Salamancan Cadalso ezagutu zuen, eta hari esker izan zuen Europako olerkigintzaren berri. Zenbait lan egin zituen Jose Bonaparterentzat, eta horren ondorioz atzerrira ihes egin behar izan zuen. Olerkigintzan jardun zuen batik bat; olerkiak Batilo ezizenaz sinatzen zituen. Meléndez Valdésen lana XVIII. mendean batera agertzen ziren bi joeren artean dago banaturik: alde batetik, idazlan anakreontikoak eta erotikoak (odak, erromantzeak eta letrillak), rokoko garaiko giroaren isla; bestetik, poesia filosofiko morala (odak eta epistolak), askoz errealistagoa. Idatzi zituen lanen artean aipagarrienak hauek dira: Las bodas de Camacho (1784), La paloma de Filis, Odas anacreónticas, Idilios, La beneficencia, La mendiguez, Besos de amor eta La flor de Zurguén.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]