Juan Orlando Hernández
Juan Orlando Hernández Alvarado (Gracias, Lempira departamendua, 1968ko urriaren 28a) hondurastar abokatu eta politikari kontserbadorea da, Hondurasko Alderdi Nazionaleko kidea. Hondurasko Errepublikako presidentea da 2014ko urtarriletik.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juan Orlando Hernández 1968ko urriaren 28an jaio zen, Lempira departamenduko Graciasen. Gizarte eta zuzenbide zientzietako lizentzia lortu zuen Hondurasko Unibertsitate Nazional Autonomoan, eta 1995ean Herri administrazioko masterra egin zuen New York Estatuko Unibertsitatean. Hondurasko Alderdi Nazionalean sartu zen anaia Marco Augustoren eskutik. 1998-2013 bitartean, Hondurasko Kongresu Nazionaleko diputatua izan zen, eta Kongresuko presidentea 2010etik 2013ra.[2] Alderdi Nazionaleko hautagaia izan zen 2013ko presidentetzarako hauteskundeetan, eta garaile atera zen botoen %36 lorturik.[3]
2014-2017 bitartean, oposizioak gogor salatu zituen Alderdi Nazionalaren eta krimen antolatuaren arteko loturak. Besteak beste, Orlando Hernandezen anaia ikertua izan zen Los Cachiros izeneko narkotrafikatzaileen taldearekin harremana izateagatik. Horrezaz gainera, ekintzaile eta indigenen hilketak emendatu ziren lau urte horietan, eta lurretatik egotzi zituzten asko, multinazionalen mesedetan.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hondurasko presidente izendatu dute Hernandez. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2017-12-5).
- ↑ Juan Orlando Hernández Alvarado. cidob.org (Noiz kontsultatua: 2017-12-5).
- ↑ Honduras election: Hernandez declared winner. bbc.com (Noiz kontsultatua: 2017-12-5).
- ↑ Mujika Tolaretxipi, Amagoia. Hondurasen etxeratze agindua jarri dute, liskarrak kontrolatzeko asmoz. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2017-12-5).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Orlando Hernández |