Juan Ponce de León

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Juan Ponce de León
Juan Ponce de León

Coat of arms of Puerto Rico.svg
Puerto Ricoko 1. gobernadorea
1509–1512 – 1515–1519

Jaiotza 1460ko apirilaren 8a
Santervás de Campos, Gaztelako Erresuma
Heriotza 1521eko uztaila
Habana, Kuba
Ezkontidea Leonor Ponce de León
Sinadura Juan Ponce de León-ren sinadura


Juan Ponce de León (Santervás de Campos, Gaztelako Erresuma, gaur egun Valladolideko probintzia, 1460ko apirilaren 8a - Habana, Kuba, 1521eko uztaila), espainiar itsasgizona eta konkistatzailea izan zen. Puerto Rico konkistatu eta 1513ko martxoaren 27an Florida aurkitu zuen .

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorri noblekoa zen. Morroia izan zen Joanes II.a Aragoikoaren gortean, eta han ezagutu zuen Fernando printzea (geroago Fernando Katolikoa izan zena)[1]. Granadako konkistan borrokatu zen. Zalantza egiten da Ameriketara Kristobal Kolonekin, 1493an, ala Nicolás de Ovandorekin, 1502an, iritsi zen. Azken honekin, Hispaniola uhartearen konkistan parte hartu zuen.

Puerto Rico uhartea aurkitu zuen 1509. urtean, eta han sortu zuen uharteko europarren lehen bizilekua. Hiru urte geroago, betiko gaztetasuna ematen zuen mirarizko uraren bila ari zela, Florida izena eman zion lurraldea aurkitu zuen eta 1519. urtean Ozeano Barea igaro zuen Panamatik hasi eta Nicoyako golkora iritsi arte. Florida konkistatu nahi izan zuen 1521.urtean, baina hango biztanleek menderatu zuten eta zauri larriz Kubarantz abiatu zen. Lurreratu baino lehen hil zen, Habanako badian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Juan Ponce de León Mcnbiografias.com
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Ponce de León Aldatu lotura Wikidatan