Juan Ruiz de Alarcón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Juan Ruiz de Alarcón
Juan Ruiz de Alarcon.jpg
Bizitza
Jaiotza Taxco1581
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1639ko abuztuaren 4a (57/58 urte)
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea antzerkigilea eta idazlea
Genero artistikoa antzerkia
Firma de Juan Ruiz de Alarcón.jpg

Juan Ruiz de Alarcón y Mendoza (Mexiko, 1581 - Madril, Espainia, 1639ko abuztuaren 4a) antzerkigilea izan zen. Mexikon jaioa, espainiar hiritartasuna zuen.

Mexikon eta Salamancan egin zituen Zuzenbideko ikasketak. Madrilen zen 1614. urtean, eta komediak idazten hasi zen Lope de Vega, Quevedo, Tirso eta abarren trufen artean, konkorduna baitzen. Indietako Kontseiluko erredaktore izan zen. Lope de Vega, Tirso edo Vélez de Guevara dramagile oparoen ondoan, idazle urria izan zen Ruiz de Alarcón, idazleak berak argitaratutako bi liburuek hogeiren bat komedia baizik ez baitute jasotzen. Aipatzekoak: Los desdichados en fingir, Los empeños de un engaño, Ganar amigos, Los pechos privilegiados, El Anticristo, La crueldad por el honor, La verdad sospechosa, Las paredes oyen, La prueba de las promesas, Mudarse por mejorarse eta El examen de maridos.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Ruiz de Alarcón Aldatu lotura Wikidatan