Juan del Encina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan del Enzina» orritik birbideratua)
Juan del Encina

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan de Fermoselle
JaiotzaSalamancako probintzia1468ko uztailaren 12a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Espainia
HeriotzaChinchón, 1529 (60/61 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, antzerkigilea, musikagilea eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

IMDB: nm0256743 Musicbrainz: 3472646b-0d12-4319-9544-defac601ea6b Discogs: 833196 IMSLP: Category:Encina,_Juan_del Allmusic: mn0001635549 Find a Grave: 8815377 Deezer: 1640422 Edit the value on Wikidata

Juan del Enzina —berak zerabilen idazkera— edo Juan del Encina —egungo idazkera—, jaiotzako izen-deiturez Juan de Fermoselle (Fermoselle, Zamora, 1468ko uztailaren 12a - León, 1529) gaztelaniazko olerkaria, drama-idazlea eta musikagilea izan zen. Erdi Aroko tradizioaren eta Errenazimentuaren arteko idazlea izan zen, egloga hitza Espainian erabili zuen lehena. Lan liriko labur asko ondu zuen gaztetan, doinuarekin batera. Cancionero, 1496an idatzia, da haren lan ospetsuenetako bat. Arte de la poesía castellana idatzi zuen bilduma horren hitzaurreko, ospetsua hori bera ere. Haren antzezlanetan bi molde desberdin bereizten dira; gaztetan idatzitako obrei Erdi Aroko kutsua darie (Egloga de Antruejo, Auto del Repelón, eta Eguberriari eta Jesu Kristoren Nekaldi eta Piztuerari buruzko eglogak), baina Erroman idatzi zituen lanak, eta haien ondorengoak, Errenazimentuko moldeetan sartzen dira bete-betean (Egloga de Fileno, Zambardo y Febea, Egloga de Plácida y Victoriano).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]