Edukira joan

Juanjo Mena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juanjo Mena

Bizitza
JaiotzaGasteiz1965eko irailaren 21a (59 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria

juanjomena.com, juanjomena.com… eta juanjomena.com…
Spotify: 4sUzLvXzMw5Qc0tfQBCDvz Musicbrainz: 748f08ac-c0d1-491d-96f0-ecbe14567530 Songkick: 5583238 Discogs: 1200298 Allmusic: mn0002626322 Edit the value on Wikidata

Juan José Mena Osteritz (1965eko irailaren 21a, Gasteiz, Araba) musika klasikoko euskal herritar zuzendari bat da. Bere anaia Carlos Mena kontratenorra da eta arreba berriz Elena Mena kimika ikertzailea.

Mena Gasteizko Kontserbatorian ikasten hasi zen, gero Madrilgo Errege Kontserbatoriora iragateko, bertako maisuen artean Carmelo Bernaola (musikagilea eta orkestratzailea) eta Enrique García Asensio (zuzendaria) izan zituelarik. Guridi-Bernaola bekarekin Munich hirian Sergiu Celibidache zuzendaria eta maisuarekin ikasi zuen. 1997an Eusko Jaurlaritzak Mena Euskal Herriko Orkestra Gaztea zuzentzeko aukeratu zuen. Era berean Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendaria ere bilakatu zelarik.

1999-2008 bitartean Mena Bilboko Orkestra Sinfonikoko zuzendari nagusia eta zuzendari artistikoa izan zen. Bilboko Orkestra zuzenduz Naxos Records argitaletxearentzako Jesus Guridi eta Andres Isasiren musikalanak grabatu zituen. 2004an EEBBko Baltimoreko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari gonbidatua ere izan zen. Bestalde, 2007-2010 bitartean Genovako Carlos Felice antzokiko zuzendari nagusi gonbidatua ere izan zen. 2007tik Bergengo Orkestra Filarmonikoko zuzendaria ere bada, 2013 arteko kontratua duelarik.

2010an BBC Filarmonikak 2011-2012 denboraldian Mena bertako zuzendari nagusi gonbidatua izango zela iragarri zuen, hasierako 3 urtetarako kontratuarekin, urte bakoitzeko 12 kontzertu zuzenduz.

Gaur egun Mena, Noemi emaztea eta haien bi haurrak Arabako Legutio udalerrian bizi dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]