Judasen Benta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Judasen Benta Nafarroako Irunberri udalerriaren lursailetan dagoen kokaleku ezagun bat da. Bertan A-21 autobidea eta N-240 errepidearen Irunberriko irteera-sarrera dago. Bertatik Iruñearako norantzan Loitiko mendatera doan aldapa hasten da.

Leku honetan bidegurutzea dago, alde batetik Iruñea eta Zangoza arteko errepidea dago (Nafarroa eta Aragoi elkarlotzen dituena), eta bestetik Oibar eta Irunberri artekoa.

Xabierraldian oinezkoentzako derrigorrezko pasabidea da, bertako biribilgunean, atsedenlekua, anbulantziak eta lehen mailako nahiz larrialdietarako laguntzak egon ohi dira.

Koordenatuak: 42° 38′ 25.45″ N, 1° 20′ 25.18″ W / 42.6404028°N,1.3403278°W / 42.6404028; -1.3403278