Judith Torrea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Judith Torrea
Datu pertsonalak
Izen osoa Judith Torrea Oiz
Jaio 1972ko uztailaren 2a (50 urte)
Ilarregi (Nafarroa)

Judith Torrea (Ilarregi, Ultzama, 1972ko uztailaren 2a) kazetari, blogari eta idazle nafarra da.

Bizitza

Nafarroako Unibertsitatean kazetaritza ikasi eta lehenbiziko lanak Iruñeko Diario de Noticias eta Diario de Navarran idatzi zituen. Frantzian Euronews-entzat aritu ostean AEBetara joan zen. Texasko Austin hiriko The Texas Observerren lan egin zuen. New Yorken People aldizkariarentzat ikuskizunei buruzko informazioa lantzen eta Michael Bloomberg alkatearen eguneroko politikaren berri ematen ere aritu zen. Mexikoko mugara egindako bidaia batean Ciudad Juarez ezagutzeko parada izan zuen eta harrezkero, New Yorken bizi arren, ez zuen harremana galdu. 2009an Juarezera itzultzea erabaki zuen eta, hiri horretako egoeraren berri emateko, Ciudad Juárez, en la sombra del narcotráfico bloga idazten hasi zen. Blog honengatik 2010ean "Ortega y Gasset" saria[1]eta 2011n Alemaniako Deutsche Welle telebista kateak ematen duen "Bob-Mugarik Gabeko Erreportariak" saria jaso zituen[2].

2011n Juárez en la sombra (Aguilar argitaletxea) liburua plazaratu zuen[3].

Erreferentziak

Kanpo loturak