Edukira joan

Judit eta Holofernes (Artemisia Gentileschi, Napoli)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Gentileschiren margolanari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Judith eta Holofernes (argipena)».
Judit eta Holofernes (Artemisia Gentileschi, Napoli)
Jatorria
Sortzailea(k)Artemisia Gentileschi
Sorrera-urtea1613
IzenburuaGiuditta che decapita Oloferne eta Judyta i Holofernes
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak158,8 (altuera) × 125,5 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaJudithen liburua
Iconclass71U4273
Kokapena
LekuaMuseo di Capodimonte (en) Itzuli
BildumaMuseo di Capodimonte (en) Itzuli
InbentarioaQ 378
Argumentu nagusiaJudith and Holofernes (en) Itzuli

Judit eta Holofernes margoa, olio-pintura mihisean. Artemisia Gentileschi margolari italiarrak 1612 eta 1613 bitartean egindako lana da. Capodimonte Napoliko museo nazionalean gordetzen da.

Historialariek lan honi buruzko interpretazio biografiko asko egin dituzte, eta litekeena da Gentileschiren bizitzarekin zuzenki erlazionatua egotea: 1611. urtean, 19 urte zituela, Agostino Tassi pintoreak bortxatu egin zuen[1]. Handik hain denbora gutxira lan hau margotu izana (Gentileschi Erroman bizi izan zen bitartean), lotua egon daiteke gertaerarekin. Konposizioan eta ekintzaren deskribapen indartsuan, indarkeria agerikoa eta mendekuzko amorrua oso ebidenteak dira: sinbolikoki bortxaketa baten epaitzat har daiteke, oso litekeena da hala izatea. Gainera, Juditen pertsonaian Gentileschiren autoerretratua dagoela uste izan da. Gaia, berriz, Judit eta Holofernesen istorioa, Bibliako Judithen liburuko pasartea, nahiko ohikoa zen garai hartan eta Gentileschiren aurrekari eta maisu estetikoak, Caravaggiok, margotu izan zuen adibidez.

Napolitik Bilbora etorri zen margolan hau 2008. urtean, Arte Ederren Museoan egin zen erakusketa batera[1].

Gentileschirentzat esanguratsua behar zuen artelanak nolabait, urte batzuen buruan berregin egin baitzuen beste margo batean, oso aldaketa txikiekin: Florentziako Uffizi Galerian dagoen margo berriagoan, Judithek soineko horia du urdinaren ordez.

Caravaggioren aurrekaria, eta Gentileschik egindako bigarren bertsioa, 1620 ingurukoa. Caravaggioren aurrekaria, eta Gentileschik egindako bigarren bertsioa, 1620 ingurukoa.
Caravaggioren aurrekaria, eta Gentileschik egindako bigarren bertsioa, 1620 ingurukoa.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «Judith eta Holofernes | | Museo de Bellas Artes de Bilbao» Tienda del Museo de Bellas Artes de Bilbao (kontsulta data: 2019-06-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]