Jujubondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jujubondo
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRhamnaceae
GeneroaZiziphus
Espeziea Ziziphus jujuba
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakJujuba

Jujubondoa (Ziziphus jujuba) Ramnazeoen familiako zuhaitza da, 5 m inguru luzea, enbor bihurria eta behera okertutako adar arantzatsuak dituena. Olibondoaren antzeko hostoak, harenak baino laburragoak, kolorez berde horixkak, distiratsuak eta txandaka antolatuak izaten ditu; loreak, berriz hori txikiak, eta fruitua, jujuba izenekoa, olibaren antzeko arre beltzarana, harena baino txikixeagoa. Berez Asiakoa da, baina Mediterraneo itsasoaren inguruko lurraldeetan zabaldu samarra dago gaur egun.

Lehendabizikoz hegoaldeko Asian k. a. 9000 inguruan etxekotu zuten.[1] Egun, 400 kultibar baino gehiago ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gupta, Anil K.. (2004-7-10). «Origin of agriculture and domestication of plants and animals linked to early Holocene climate amelioration» Current Science (Indian Academy of Sciences) 87 (1): 59..


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.