Julián Gállego

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Julián Gállego
Bizitza
Jaiotza Zaragoza1919ko urtarrilaren  7a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril2006ko maiatzaren  21a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak arte-historialaria, full professorra Itzuli eta historialaria
Enplegatzailea(k) Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Kidetza San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia

Julián Gállego Serrano (Zaragoza, 1919ko urtarrilaren 7a - Madril, 2006ko maiatzaren 21a) espainiar arte-kritikari eta historialaria izan zen.

Madrilgo Unibertsitate Autonomoko artearen historiaren katedradun izan zen, eta Revista de Occidente aldizkarian eta beste hainbat argitalpen espezializatutan idatzi zuen. Diego Velázquezen obran aditua zen, eta hari buruzko lan bikainak eman zituen argitara, adibidez Velázquez en Sevilla (1974, Velázquez Sevillan) eta Diego Velázquez (1983). Julián Gállego arte-kritikari eta historialari handia izan zen, baina ezin ahaztu daitezke kontagintzaren, memorien eta saiakeraren alorrean egin zituen lanak. Obra aipagarriak ditu, besteak beste, ondoko hauek: Historia de la pintura española (1951, Espainiako pinturaren historia); Muertos y vivos y otros cuentos (1959, Hilak eta biziak eta beste ipuin batzuk); Joaquín Peinado (1969); Apócrifos españoles (1971, Apokrifo espainiarrak); Pintura contemporánea (1971, Gaur egungo pintura); Las pinturas de Goya en la Cartuja de Aula Dei (1975, Aula Deiko Kartujako Goyaren pinturak); El pintor, de artesano a artista (1976, Margolaria, artisau izatetik artista izatera); Pablo Serrano (1976); Autorretrato de Goya (1978, Goyaren autorretratua); Postales (1979, Postalak); Temas de cultura aragonesa (1979, Aragoiar kulturako gaiak); Zaragoza en las artes y en las letras (1979, Zaragoza, arteetan eta letretan); Sempere (1980); Los bocetos y las pinturas murales de El Pilar (1987, El Pilarko zirriborroak eta muralak, Tomás Domingorekin batera); Zurbarán (1987); Nuevos cuentos de La Alhambra (1988, Alhambrako ipuin berriak), eta El cuadro dentro del cuadro (1991, Koadroa koadroaren barruan).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]