Juliana Mujika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juliana Mujika
Bizitza
JaiotzaBilbo1905eko martxoaren 17a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1991 (85/86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmaisu/maistra
KidetzaEmakume Abertzale Batza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEusko Alderdi Jeltzalea

Juliana Mujika Agirrezabal (Bilbo, 1905eko martxoaren  17 - 1991) bizkaitar maistra izan zen. Bizkaiko Irakasle Eskola Normalean egin zituen maistra ikasketak. Emakume Abertzale Batzaren kidea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon jaio zen, 1905ko Martxoaren 17an. 1920an hasi zituen Irakasle izateko ikasketak Bilboko Eskola Normalean. Emakume Abertzale Batzako kidea izan zen, zuzendaritza taldean. 1935eko Eusko Alderdi Jeltzaleko asanbladan parte hartu zuten hiru emakumeen artea egon zen Juliana.

Gerra zibila hasi ondoren, atzerrira joan behar izan zuen, 1937ko udaberrian Santurtzitik alde eginez, familiarekin batera. Gaztetako ikasketetan frantsesa ikasi zuenez, interprete lanak egin zituen Bretainian zeuden erbesteratuei laguntzeko[1].

1941ean Bilbora itzuli zenean, maistra bezala aritu zen, klase partikularrak ematen familia batzuei (Sota, Txabarri eta abar).[2]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza, Josu Chueca: "EMAKUMEAK Hitza eta Bizitza". Euskal Herriko Unibertsitatea, 2012 , 251.or.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bizkaia.Eus: Sailak -. (Noiz kontsultatua: 2017-03-27).
  2. 2015eko Foru Diputazioaren argitalpenean azaltzen denez

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]