Julita Beraza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julita Beraza

Bizitza
JaiotzaAnoeta1925eko uztailaren 29a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMexiko2020ko otsailaren 2a (94 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 

Juliana Ignacia Beraza Leibar (Anoeta, Gipuzkoa, 1925eko uztailaren 29aMexiko, 2020ko otsailaren 2a)[1] erraketista profesionala izan zen. Munduko txapelduna izatera iritsi zen.[2]24 urtez jokatu zuen Anoetarra, garai guztietako erraketista onenetarikotzat hartua izan da. Horren erakusle publikoak jartzen zizkion goitizenak: La Reina, La Única edota La Venus Rubia.[3][4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julita, hala deitzen zioten, 1925ean jaio zen Anoetan, Buztina baserrian, Modesto-enea tabernaren ondoan. Txikitan plazara joaten ziren jolastera, eliz atarian aritzen ziren pilotan herriko neska-mutilak. Begirale bat ibiltzen zen handik eta Donostian erraketarekin proba bat egitea proposatu zien. Haren ahizpa Rosario, ahizpetan zaharrena, ere joan zen, Julita eta Marirekin (hiru urte gazteagoa), baina ez zitzaion gustatu. Beste biei bai.

Erraketista ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Groseko frontoian hasi ziren jokatzen. Handik Madrilera egin zuten jauzia bi ahizpek, 1940ean. Julitak 15 urterekin debutatu zuen, nahiz eta 16 urte izan arte ezin zen. Urte batzuk geroago Milagros, ahizpa gazteena ere joan zen. Han zenbait urte egin zituzten, tarteka beste hiri batzuetako frontoietan ere jokatuz, Bartzelonan eta Palman. 1952an Julita eta Mari Mexikora joan ziren. Itsasontziz hiru hilabeteko bidaia izan zela kontatzen zuten.

Mexikon egunero jokatzen zuten, kinielak ere izaten ziren, hilean pare bat egun bakarrik libratuz, baina oso ondo irabazten zuten. Batez ere Julita nabarmendu zen, munduko txapelduna izatera iritsiz. Partidu askoren ondoren bitxiak eta loreak jasotzen omen zituen. Hiriburuko frontoietan eta Acapulcon jokatu zuen.

Erraketari agur[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1964an erretiratu zen Julita Beraza, Mexikoko frontoia itxi zenean. Milagros, ahizpa gaztea, orduan Madrilera itzuli zen eta bertan jarraitu zuen jokatzen, Madrilgo frontoia itxi arte.

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraketistak
  • 2019an, Mexikoko Euskal Etxean, Aberri Egunaren baitan Juani Arrillaga, Juana Lizarzaburu eta Julita Beraza erraketistak omendu zituen DFko Euskal Etxeak, “Emakume Raketistak” izeneko dokumentalaren aurkezpenarekin. Ainhoa Palomo eta Jon Juanes filmaren egileek aurkeztu zuten dokumentala.[5]

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mexikon hil zen Julita Beraza 2020 otsailaren 2an.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Esquelas y Necrologicas | ANOETA | Julita Beraza Leibar | diariovasco.com» canales.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  2. «Julita Beraza raketista anoetarra hil da, Mexikon - Anoeta» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  3. ««Julita y Chiquita de Anoeta formarían la pareja invencible»» El Diario Vasco 2020-02-11 (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  4. Julita Beraza. , 12 or or..
  5. «Mexikoko Euskal Etxea» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  6. SA, Baigorri Argitaletxea. (2020-02-10). «Julita anoetarra eta Juanita eibartarra zendu dira egun gutxiren buruan Mexikon» GARA (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]