Julius Schnorr von Carolsfeld

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julius Schnorr von Carolsfeld

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJulius Veit Hans Schnorr von Carolsfeld
JaiotzaLeipzig1794ko martxoaren 26a
Herrialdea Saxoniako Erresuma
HeriotzaDresden1872ko Maiatzaren 24a (78 urte)
Hobiratze lekuaAlter Annenfriedhof, Dresden (en) Itzuli
Familia
AitaVeit Hanns Schnorr von Carolsfeld
AmaChristina Juliana Hempel
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaAcademy of Fine Arts Vienna (en) Itzuli
Thomasschule zu Leipzig (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Friedrich Heinrich Füger
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, ilustratzailea, unibertsitateko irakaslea, marrazkilaria, artista grafikoa eta artista bisuala
Enplegatzailea(k)Municheko arte ederren akademia
Jasotako sariak

Discogs: 3327588 Edit the value on Wikidata

Julius Veit Hans Schnorr von Carolsfeld (Leipzig, 1794ko martxoaren 26a - Munich, 1872ko maiatzaren 24a) alemaniar margolaria izan zen.

Vienako Akademian ikasi zuen 1811tik aurrera eta 1815ean Erromara joan zen Johann Friedrich Overbeckekin eta Nazaretar mugimenduaren beste sortzaile batzuekin. Haiek bezala, hasieran Fra Angelicoren lanean inspiratu zen, eta gero Puzkunde Garaiko margolaritzan. Freskoen margolaritza eta arte monumentala berreskuratu zuten eta Schnorrek Villa Massima apaintzeko enkargua jaso zuen.

1825ean Munichen kokatu zen Luis I.a Bavariakoaren zerbitzura, eta Italian ikasi zuen horma-margolaritzaren artea eraman zuen hara.

1846an Dresdenera joan zen akademiako irakasle izendatu zutenean, eta hurrengo urtean Gemäldegalerieko zuzendari izendatu zuten. Hirugarren etapa Bibliako gaiak lantzen zituzten margolanetan zentratu zen.

Katedraletako beirateetarako kristalak ere diseinatu zituen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]